Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretaz muezinak arduratzen dira; ahots miresgarriekiko gizon hauek dorre altuetara igo eta, haietatik, lau haizetara zabaltzen dituzte beren errepikak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.
Historialariak muezina eta minaretea aipatzen dituela etsaiaren zelaian kolore lokala eta ñabardura historikoren bat sartzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.
Baina dagoeneko muezinaren baten deiadarra entzun dugulako, Mairu Bizkaitarraren hitz hauekin gogora gintezke: [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.
Pasabide estuko bazar izugarri zabal eta jendetsua, muezin-aren kantuak bozgorailuetatik ordu jakinetan, emakume ikusezinak... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.
Goiz guziz, egun sentia aintzin, lau muezzinen otoitzetako deiek iratzarrarazten duten herria. Herria 2004-04-29