Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mozorrotu, mozorro(tu), mozorrotzen (orobat mozorratu g.er. eta mozorroztu g.er.) 1 da/du ad mozorroa jarri edo jantzi.

Danelek eginahal guztiak egin zituela Herioz mozorrotu zena deskubritzeko, baina ez zuela artean deus argirik atera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Orain hementxe zagok, berak hil duen Fatima zenaren soinekoekin mozorrotua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 237. orr.

Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik, eta eskuan lantza handi eta astun bat zeramala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Deabrua omen zen, zaldi zuriz mozorroturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Beltzez jantzita eta aurpegia mozorrotuta zeuden batzuk, baina inor ez zen identifikatu; ez nekien nortzuk ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Umetatik zetorkion mozorrotzeko zaletasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Ardiz mozorrotutako otsoak dira juduak, lo baleude bezala egon dira orain arte kuzkurtuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

2 irud/hed

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du, beti ere iraganarekiko liluraren erakarmenez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Ez dira udak, "sanmartinetako uda txikiak" baizik, udazkena mozorrotu eta negua iragartzen dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Estanflazioaren agerpenak pentsamolde neoklasikoa itzularazi zuen (monetarismoz mozorroturik); haren ondorioak oso argiak izan ziren 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Gatazka politikoa eliz eztabaiden itxurapean mozorrotuta gera zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Eszedentzia baten pean mozorrotu zuten dena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Edozer mozorrotu dezakeen kultura babesle bat sortu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Gainerako guztia jantzi kontua da: erdarazko ikerketa euskarazko soinekoz jantzi-mozorrotua baino ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 125. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bi lagun mozorrotuk hil zuten Julio, tabernatik irten berritan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Ongi begiratu nion eta ikusi nuen gizon mozorrotu bat zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Atrakatzaile mozorrotu bat Konde Zitalaren etxea garbitzera joan zen gau batez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 39. orr.

Itsasontziraturik, Atenea mozorrotua Telemakoren alboan eseri zen, eta aldeko haizea sorrarazi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Nork argiago, nork modu mozorrotuago batez, idazle guztiok istorio bera kontatzen omen dugu bizitzan zehar.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Versailleseko Administrazio Auzitegiak Espainiaratze agindua bertan behera utzi zuen 2000ko irailean, «estradizio mozorrotua» zenez legez kanpokoa zela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

· Idatzi bat irakurri zuten, eta mozorrotu batzuek espainiar bandera bat erre zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus