Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belarretan iraulka ibili zen, moxala bezala. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.
Moxal aztoratuak ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.
Moxal baten zurda zirimolatsuekin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.
Zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 81. orr.
Nire moduko arlote bat, hor barna eramaten dutenean, benetan den baino finagoa dela erakutsi nahi izaten du, ez hain moxal hezigabea eta orduan denari uko egin eta denaren kontra hasten da. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.
Gureak ez zeukala etorkizunik bota zidan moxal bero hark, zerbait garrantzitsua esaten balego legez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 142. orr.
Dahlmann-ek poz-atseginez kontu egin zien vinchari, baietazko pontxoari, chiripá luzeari eta moxal-larruzko botei. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.
Jendea zaldiz eta oinez, ahuntz, ahari, orein edo moxal larruez jantzita. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.
· Jose, basa-moxala da, iturri ondoko moxala. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 135. orr.
Zutik eusteko arazoak bazituen ere, iritsi zen azkenik, eta, komunaren aho-zuloan makurtu bezain laster bota zuen moxala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.