Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

motelgailu 1 iz kolpeak eta kidekoak moteltzeko gailua. ik leungailu.

Bi malguki eta hiru motelgailu darabiltza aurrean eta atzean, tortsio barra bertikalekin.  Berria - Kirola   2004-02-18

Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat, ornoen eta bizkarrezurraren arteko motelgailu gisa funtzionatzen duena. · Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak. ik beherago 4.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

2 (ibilgailuetan)

Autoentzako motelgailuak egiten dituen Al-Ko Record Abadiñoko enpresak jaso zuen Ohorezko Makila.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Ibilgailu gurpildunek motelgailua behar baitute autobideetan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Autoko motelgailuen protestei entzungor, hondoraino zapaldu nuen azeleragailua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Segurtasuna handiagotu nahian, gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten, bai gurpilak sendotzeko, bai danbatekoak leuntzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

3 irud/hed

Ekialdeko atzerritarra ez da europarraren eta bertakoaren arteko motelgailua bakarrik, baita bertakoaren eta mundu modernoaren arteko hesia ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Errusia, bizirik irauteko borrokan, beraren babespean eroso zegoen Mendebaldeko munduaren alde paper hau jokatzen aurki zitekeen nahigabe ere: indargetzaile edo motelgailuarena egiteko zerbitzu sarigabea, Kristandade Ortodoxoaren gorputz nagusiak garai batean Mendebaldeko mundu berarentzat jokatua, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.

4 kolpe motelgailu

Zangoaren luzera eta makurdura lurrera egokitu ahal izateak kolpe-motelgailuaren beharra saihesten du, ibilgailu gurpildunetan ez bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus