Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mosaiko (orobat mosaika g.er.) 1 iz beirazko, harrizko... zati txikiak elkarri eratxikiz eta zementu bidez elkartuz osatzen den multzo apaingarria.

Ifigenia eta bere alabak irudikatzen zituen mosaikoa egin zitzaidan niri deigarriena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Mosaikoa akasturik zegoen hainbat lekutan, eta lekedaz beteriko hutsune horixkak ageri ziren eroritako aleen tokian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Mosaikoaren piezak nolako, mosaikoa ere halako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Bertako mosaiko ederrak ikusirik, mundua mosaiko bat dela bururatu zaio: eite, kultura, prentsamendu eta kolore askotariko gizon-emakumeez osatutako erlategi bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Geneak eta proteinak, gehien-gehienetan, zenbait elementuz osaturiko mosaiko modukoak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Hainbat proteinatan aurkitu zitezkeen ereduetatik mosaikozko proteinak eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Narrazio horrek narrazio asko ditu bere barnean bilduta, mosaiko baten antzera.  Berria - Kultura   2004-06-10

Banan-banan hartuta, mosaiko bateko pieza bakar baten garrantzia zeukaten: hutsala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Mosaikoetan erabili teselaren batzuk ere azaldu dira.  Berria - Kultura   2004-08-14

Balio zuen: egitasmo baten parte zen, tesela bat mosaiko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

2 irud/hed

Behin eta berriz esan behar diot legeetan agertzen dena baino mosaiko konplexuagoa dela berori gobernatzen-edo ari den errealitatea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Kontatzeko egitura, tonu, modu eta erritmo desberdinez osatutako mosaikoa, errealitatearen izaera mosaikozkoa jasotzeko ahaleginean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

Esku artean mosaiko ezkutu eta itzel baten atalak neuzkala ohartuz joan nintzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Mosaiko sinkretiko moduko bat moldatuko da hemen ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 11. orr.

'Konpainia noblean' da azken adibidea: tradizioko pertsonaiei eta istorioei hats berria ematen dieten 93 narrazio laburrez osatutako mosaikoa.  Berria - Kultura   2004-07-01

Andra Mari Zuriaren plazan mosaiko handi bat egingo da loreak erabiliz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienak, zeramika zatiak 275.000, baina baita mosaiko tesela solteak, txanponak, giza hezurrak eta objektu metalikoak ere.  Berria - Harian   2006-03-07

Italiako sabai-lanparak; eta plaza apaintzen zuten mosaiko-uhinak, operaren sarrerako marmolezko zutabediaren oinetaraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Beren mosaiko-egiturak aukera ematen die geneei hainbaten arteko eragin-trukeak izateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Geneak ekoizteko bigarren bidea: aurretiazko hornidura zatiak egokitzea mosaiko-geneak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Hortik, bada, brikolaje molekularren bigarren bidea: ADN zatiak, exonak, berregokitzea mosaiko-proteinak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen, hamar legoako esparru zabal batean txertatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mosaiko baten antzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus