Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tarteka, gainera, morsearenak bezalako kolpetxo lehorrak entzuten nituen, haiek ere apalduak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Bospasei aldiz irakurri dut hitza; eta gero, ez dakit zenbatetan, neronen izena Morsez izkiriatu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.
Jeneralaren ondoan nahi zuten, irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko, eta baita gure borrokalariei jarraibideak Morsez bidaltzeko ere. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Morsezko testu bat irakurtzen edo izkiriatzen ere ez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Eta Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 162. orr.
Besterik ere jakin genuen Morse bidezko bataila ezkutu hartan: [...].. Txillardegi «Putzu», 1999 - 165. orr.
Kamingaintxoko igerilarietara hurbildu beharrean, "Morse" apurtxo bat egin ezak; eta gero ohera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 78. orr.
Konplizitate-keinuak "jakina" moduko mezua bidali zion aurpegiko giharrek eginiko morse adiskidekor batez-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 25. orr.
Bihotza mailuka hasi zait, bai, kutxa torazikoan, morse zoragarri batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.
-Eta alfabeto morsea, ulertzen duzu? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.
Morse-telegrafo tresneria osoa beste leku batean aurkitu dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Harrigarriagoa zena: ez nuen irratirik edo morse-gailurik ere aurkitu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 217. orr.
Komisariatik morse-aparatu bat harrapatu diagu. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.
Mezuak Morse alfabetoz izkiriaturik jasoko ditugula guk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 79. orr.
Prozesu horretan, sistema kimiko burutsu batek egiten du operadoreak Morse kodearekin egiten duen lana. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Inguruko mendi baten tontorrean gudari-taldetxo bat zegoen, ispilu bidez eta morse-hizkuntzan nora sutu behar zuten kanoizaleei erakusten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Ez diat Morse sistema hori ezagutzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Gizonen leizetik, aitak etengabe morse mezuak bidaltzen zituen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.
Nola Almak logelako argiak pizten eta itzaltzen zituen, morse itxurako mezuak eratuz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 19. orr.
morse kodea (4)