Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende nahas-mahasa, jendeketa, mordoiloa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Etxea berak imajinatu zuen bezalakoxea da: altzari kaxkarrak, apaingarri mordoiloa (portzelanazko artzaintxoak, behi-arranak, ostruka-lumaz egindako euli-zanpagailu bat), irrati baten durundioa, kaioletan txoriak txilioka, katuak oinen artean nonahi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Mordoiloa askatuko zuten harietako bat hantxe zutela hauteman zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.
Azkenean, haragi mordoiloan pilatu eta erori egiten naiz, ezein neurgailuk neurtu ezingo duen ondoezaren jabe, eta zera galdetzen diot neure buruari: eta orain? Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 148. orr.
Udan orain elurra pilatu den tokietan asunak egoten dira mordoiloan. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
Sobera kalapitatsua da gaia eta ez dut mordoilo horretan nahasi nahi. Berria - Harian 2006-03-08
Beti bakoitzak nahi duen huraxe esaten badu, aurkariaren arrazoia inoiz aintzat hartzen ez bada, elkarri nola edo hala jositako adabaki mordo baten itxura mordoiloa hartuko du bertso saioak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.
Corrientesko militanteak erdizka baizik ez zuen ulertzen nire mordoiloa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.
Misiolari bat bere sotana eta kapeluarekin, eskuak bilduta eta begiak zeruetara jasota zain, basatiak beren mordoiloan berriketan ari diren bitartean bera ur irakinez betetako pertzean sartzeko prestakizunen inguruan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.
Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Mordoilo pedantesko hari hitzaurrea egin niezaiola eskatu behar zidan tipoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.
Kognizio-psikologiaren mordoiloan esateko, ez dute "gogamenaren inolako teoriarik". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
("azpitik gorako" trastornoa edo neuropsikologikoa, neurologoen mordoiloan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Horrela mintzatzen zen, nazioarteko mordoiloan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.
Ez da harritzekoa ahuntz- eta zapo-erdara hitzak hizkera mordoiloa esateko ere erabiliak izatea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 159. orr.
Euskara mordoiloa imitatzen da halakoetan, asmo parodiko batek eraginda, gehiegikerietara jotzea irrigarri suertatzen baita. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 197. orr.
Erraterako, nire frantses mordoiloa azaltzeko, erran nion Pays Basque-koa nintzela, Frantziako euskalduna alegia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
-SSei buruzko erreportajea egiten ari naiz nire aldizkarirako -azaldu zien bere aleman mordoiloan-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.
Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.