Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moraviar (orobat morabiar) izlag/iz Moraviakoa, Moraviari dagokiona; Moraviako herritarra.
Viena familia handi bat zen, Inperioa ere bai, bere hungariar, aleman, moraviar, txekiar, serbiar, kroaziar eta italiarrrekin, eta familia handi horretan guztiek zuten sentsazio sekretu bat, abentura-irrikaren, jaiduren, grinen artean Enperadorea baizik ez zela gauza ordenari eusteko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Akademia zuzentzen zuen jeneral morabiarrak gomendaturik, mutikoaren aita Vienara joan zen medikuekin elkarrizketatzera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.