Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indiak montzoiei esker irauten duela esan liteke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
Montzoien esparru tropikala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.
Montzoiaren sasoia zen, ustelaren kiratsa betiko desagerrarazi eta giroa egurasteko sasoia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.
Montzoien garaian euri asko egiten duen arren, kendutako uraren zati txiki bat soilik berreskuratzen du lurrak. Berria - Gaiak 2004-08-31
Bestalde, udako montzoiak Indian ere uholdeak utzi ditu. Berria - Mundua 2004-09-21
Aurki eguraldia aldatu, giroa hoztu eta montzoia etorriko zela agindu zion Josuk izerdi patsetan zegoen Estherri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.
Montzoi euriteak zirela eta, Gujaraten lurralde zabalak ur azpian geratu ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Montzoi garaian bakarrik egiten du euria, hots, maiatz azkenaldian hasi eta bizpahiru hilabetez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
Hor ikusiko dituzu taldeak, pala, zakua eta makila hartu eta bazterrak arakatzen, montzoi hilabeteetan batez ere. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Montzoi bukaerako euriek denera 800.000 pertsona mugiarazi dituzte beren etxeetatik Indian. Berria - Mundua 2004-09-21
· Sheela plaza bazterreko palmondo baten azpian dago kuxkurtuta, goitik behera montzoi euri jasa den bitartean, eskuetan globo piloa duela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.