Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egongela monokromoan musika latinoa entzuten da telebistako ahots urduriekin nahastuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 81. orr.
Astiro-astiro kanpoko masa grisa sartuz doa hamaikagarren solairuko apartamentu monokromoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 87. orr.
No time, Exit, exterior-interior hitzek iragartzen dute koadro monokromoek sakonean dutena. Berria - Kultura 2004-03-26
Esan beharra dago betaurreko berde ilunek monokromo bihurtzen zutela koloretako telebista; hala ere, berak aurrerantzean ere nahiago izaten zuen zuri-beltzeko bere traste zaharra, bakarrik zegoenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.
Hasierako monokromo laranja, berde eta arrosez gainera, geroagoko monokromo urdinak ere ekarriko dituzte Bilbora. Berria - Kultura 2004-12-14