Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proteina guztiek oso molekula handiak dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
ADN da, hain zuzen ere, geneak biltzen dituen molekula luze bat eta barruan ditu milaka milioi (3.000 batzuen ustez, 7.000 beste batzuen ustez) letra kimiko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.
Molekulak hartu eta bakterio sinpleenak baino sinpleagoak diren izakiak sortzen saiatzen gara. Berria - Gaiak 2004-08-08
Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Beharrezkoa da molekulen arteko eragin-trukeen espezifikotasunari eustea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Erradiazio ultramoreak energia nahikoa dauka molekulen antolamendua nahasteko eta zelula biziak kaltetzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Geneen adierazpena kiribil erregulatzaileek modulatzen dute; askotariko molekulek har dezakete parte kiribilotan, eta gai dira, horrenbestez, gene baten jarduna, harexena zehazki, abiarazi nahiz eragozteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Alzheimerraren plakak inhibitzen dituen molekula bat garatu dute. Berria - Gaiak 2004-10-31
Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.
Zergatik agertzen ziren sarritan minbizietan molekula batzuk, proteina batzuk, organismo helduan ez bezalakoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.
Lubrikagarri-geruza mehe-mehe bat (molekula baten lodierakoa edo) atxikitzen zaio frikzioa jasan behar duen gainazal bakoitzari estuki. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.
Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Glukosa hori odol-ibiliak giharre-zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.
Legamiatik hasi eta gizakiraino, badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelularen gunera seinaleak igortzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Gu bezala txakurra osatzen duten zelula-mulkoak eta molekula-bilgoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Ez du molekula-desberdintasunak egiten ugaztun bat beste bat ez bezalako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
Proiektuaren izena Molekula Lantegia da, eta haren bidez, zientzialariak hainbat botikaren ekoizpena ikertzen ari dira, gero landareetan txertatzeko. Berria - Gaiak 2006-03-30
Cesarrek zigarro bat erretzen zuen bitartean azaltzen zizkigun kalkulu integralaren xehetasunak edota karbono molekulen egitura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Zenbait gertakari aurreikusteko ezina, hala nola gas molekula baten portaera edo sortzeko den bizidun alearen genotipoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.
Airean, nahiko txikiak izaten dira presio-aldaketak, eta anplitudea, hau da, bibrazioen ondorioz aire-molekulek ibilitako distantzia, nahiko handia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.
Egoera horretan, albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera, eta, odolera ezkero, globulu gorrietako hemoglobina-molekulek harrapatzen dute berehalaxe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Sintesi-molekula soilen botereaz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 186. orr.
Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte (4 milioi inguru makila bakoitzak). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Zirkulazioaren parte batek gibelera eramaten ditu digestio-hoditik xurgaturiko elikagai molekulak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
RNA molekularen helize bikoitzean dauden instrukzio kodetuek arautzen dute gorputzeko zelulen proteina-ekoizpena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
adn molekula (3); erretineno molekula (3); gas molekula (3)
ur molekulak (3)