Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire aldamenean bertan objektu moldegabe bat azaldu zitzaidan berehala begi-bistan: eskalapoia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.
Frantses estiloko eleberri horietakoak ziren; eleberri pornografikoak, moldegabeak, halako ukitu psikologiko batekin, militarrentzat, ikasleentzat eta burubide gutxiko jendearentzat eginak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.
Gainerakoek isilik estutu zioten elkarri eskua, izotza bezain hotza batzuena, sua bezain beroa besteena, eta isilik, elkarri ez begiratzeko ahaleginak eginez, talde moldegabea eratuz elkarganatu ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.
Haxixa saltzera etorritako tunisiar bat zen Beshir hura, azkenean moldagabeen eta baztertuen leku hartan gelditu zena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.
Lodikotea, moldegabea, inoxoa eta aurpegi pikorrez emokatua, taldeko gainerako lagunek [...] ez zuten begiko zikina baino gehiago nahi beren inguruan, are gutiago asteburuetan neskatara ateratzen ginelarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.
Zur lodiak, ohol lodiak, iltze lodiak dauzka, duela hirurehun urte moldegabe doituak eta josiak; dardara egiten dute zaharrez eta hala ere badute sendotik eta ikaragarritik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.