Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi molde behar dira ezkilaren egiteko, edo biak buztin egosizkoak, edo bata buztinezkoa eta bestea burdinezkoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Ezkilaren barneko moldea, osoa; kanpokoa aldiz xilo batzurekin, metale urtuak botatzen dituen gazen edo laspelen eskapatzera uzteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Digitalizaziotik abiaturik, molde bat egiten dute, eta moldetik argizarian egingo dute obra. Berria - Kultura 2004-12-17
Argizari puska batekin itzuli eta bi sarrailen moldeak egin zituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.
Ondoren, hezur mineralez eta gaixoaren hezur-muinez bete zuten moldea. Berria - Gaiak 2004-08-28
Lau hilabeteko gora behera larrien ondotik, SAFAM lan eremuan enpresa berri bat abiatua da LF-Tech izenarekin, burdinezko moldak egiten. Herria 2005-06-02
-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen -argitu dit orduan bertan lanean ari zen gazte batek-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Letra larriek moldean eginak dirudite, intsignietako letren modura. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.
Gainez egiten dik galdak zenbaitetan, moldera hustean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Paperean ere, berriz, aurrena eskuz, hurrena moldez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.
Beste neska batek ur-txorrotean hozten zituen molde-ontziak, eta bakoitzetik ezpain-margozko hogei zilindrotxo gorribizi ateratzen zituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Letra-moldeen berun-mokorra ematen zitzaion berari, sendo irazki-liza batez inguraturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Ekarri lokatza, oretu buztina, eta prestatu adreilu-moldeak. Elizen arteko biblia Na 3,14
Horregatik egin dudala argizari-moldea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.
Era guztietako pastiza-moldeak, azukre-koxkorrak hartzeko pintzak, beste batzuk zainzuriei eusteko [...]. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Bertsoa osatu egin behar izaten da, ordea, silaben moldeak ahotsez bete. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 150. orr.
Petatea bere buruaren molde bihurtu da gauez: zulo ederra egin dio. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 25. orr.
Bertan ez da ageri zalantzarik, inondik ere, ordu arteko kristau esperientziaren moldea kolokan jarriko duenik, nahiz eta molde hori pitzatzen hasia zegoen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.
Bertso horien moldea eta pentsabidea ahozkoa izango dira akaso, baina ez dira bat-batean sortutako bertsoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
San Medardo, Medar, Mederi, Medel eta Emeterio, molde horietara egokitu izan da bere izena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.
Geldi egonean ematen zituen ordu luzeetan, molde guztietako torturak irudikatzen zituen. ezerezetik sortutako hiri horren plaza eta auzoetan molde guztietako txerpolariak pilatzen ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.
Gela hura tankera jakin batekoa zen, zeren ostatua bera ere tankera jakin batekoa zen, probintzi hiriburuetako ostatu guztien molde berekoa alegia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
Garaiko idazleek erabiltzen zuten latinezko "cursus"aren arauen moldera eratua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 173. orr.
Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.
Izan nadila ene moldeko azken apeza. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 151. orr.
Sos zerbaiten irabazteko joaiten ginen molde hits horietan mendiari gora, zeren eta, gure gazte denboran gerla ondoa zen oraino eta aukera guti genuen beste gisan sos batzuren irabazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Legeei dagokie, gai bakoitzean, oinarrizko arauak eta molde berezkoak finkatzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.
Molde zaharreko katoliko tipikoa zen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.
Molde handiko bertsoetan, bertsolariak neurriari dagokion beste arau bat ere bete behar du: etena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.
Molde txikiaren kasuan, ez da arraroa azken bi puntuak osorik hartzen dituzten argudioekin topo egitea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.
Molde metriko nagusian behinik behin (5/5-8 silaba). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.
Molde monastikoak hausten zituen bizimodu ibiltaria, jende arruntarekin biziz eta eskuz lan eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1145. orr.
Frantziskotar mugimenduaren originaltasunaz mintzo zaigu, tradizioko molde aszetiko zaharrak puskatzen dituenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
molde zaharrean opil berria egitea hobe izango da beti, molde berrian opil zaharra egitea baino. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.
· Molde huts, ohitura zaharkitu, errutina bihurtu da aste santua Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 112. orr.
Kasetaren lanean molde zaharrean ari ginen Cordeliers karrikan duela 30 bat urte. Herria 2001-10-25
Azaltzen zuen zein molde errazean hamar mila kidetako batailoiak desarmatu, zaldi ederrak kalitu eta gerla-tresnak berenganatu zituzten alemanek, borrokarik gabe kasik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Joantto deliberatua zen bere kargua molde arras eraginkorrean bete zezakeela erakustera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.
Bentaren jabeak asto ttipi bat utzi zien eta Mathieu apezak bidaia molde aski erosoan egin ahal izan zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.
Kalte itzela dator, bestaldetik ere, erregistroaren eskubideak, neurrikoak nahiz gehiegizkoak izan, molde eztabaidatsuan batzen direnean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.
Bazuen begiratzeko eta mintzatzeko molde bat, segidan lasaitzen zintuena. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.
-Gorrotagarria zait jendearengana hurreratzeko molde hori -neskak, furfuriaz arrapostu-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.
Beste jostatzeko molde bat: birlak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.
Hala ere, otoitz egiteko molde asko dago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 202. orr.
Unamuno-rentzat historia ikusteko molde hau (nahiz esaldi batzuetan Hegel-en oihartzuna sumatzen dela pentsa litekeen) berri-berria da eta, batez ere, zientzia positiboa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.
Hizkuntza ikusteko molde hau guztiz ahaltsua eta orokorra da. horixe da, nonbait, gure amodioa, eraspena edo atxikimendua (nolazpait esateagatik) hitzetan dantzarazteko moldea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.
Nahi nuke euskalkiak bizi diten gaur egungo gizartean diren molde berean, jendea mintza dadin bere euskalkietan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 55. orr.
Zarpatsuak elkarri begira geratu ziren, eszena hura hartzen ari zen moldearekin pozturik bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Eta denbora horixe nahi luke presoak geldiarazi, bideo batean irudiarekin egiten den moldean, eta hala ukan -irudi hormatua- handik jalgi arte. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 97. orr.
Aberriaren eta Gobernuaren aurrean gara erantzule hala gure egiteko handia gauzatzeko hartu dugun ideiaz nola berori garatzeko behar izan dugun moldeaz. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 39. orr.
Xeheki eta malgu ematen digu gertaerek sentimenduak aldatzeko duten moldeen berri. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.
Harendako josteta-molde bat zen hori guztia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.
Baina adinen diferentzia maila horretakoa denean, beste tratu-molde bat sortzen da, sendoagoa, ene ustez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 341. orr.
Eugin zuten lehenik estrenatua lan molde hori. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.
Antzinako kontuak ziruditen, antzinako jokabideak, antzinako jende-moldea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.
Eta jarraitzen du erakasle moldean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.
Letra molde dotorez idatzia, tinta urdinez. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 116. orr.
Obra klasiko bat itzultzeko, zer egokiago prosa-molde klasikoa erabiltzea baino? Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.
Egituraz neurri desberdina badute ere, bertso-molde hauetan esaldiaren luze-laburra beti da beretsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.
Taxuzko kultura ikerketarik egingo bada, ordea, testuinguru eta guztiko ikerketak behar dira, komunikazio molde nagusiokin batera daragiten gainerako faktoreen eragina zehaztuko dituzten ikerketak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 160. orr.
"Zuk zer nahi, horixe egingo dut!", izan ere berak ez baitzuen amodio molde hura ezagutzen. Elizen arteko biblia Si 31,15
Literatur molde eta forma-ezaugarri aski ezberdinetako testuak dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Apezak herrietarik kanpo bizi ziren eta, norbait hiltzen zenean, familiakoek gizon sainduaren mugikorreko mezugailuan SMS moldeko abisua uzteaz beste erremediorik ez zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.
Aratseko 9-etan, Donamaria ikastegian, sagarnotegi moldeko afaria,20 eurotan jende bakoitx. Herria 2003-04-24
Anaia maite-maiteok, molde eta eredu izan behar dut anaia guztientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.
Anaia guztientzat molde eta etsenplu izan behar zuelako, uko egiten zien, ez sendabideei bakarrik, baita gaixoaldietan beharrezko zituen janariei ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.
Herriko handikien moldeak gogorarazten zizkidan gizon lar jantzi hari begirunez hitz egin zion Basurtoko Joan Sanzek. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.
Eskuak zuriak eta txikiak zituen, soin-egitura hauskorra, ahots isila eta molde oso araztuak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.
Guztiz atsegin, ongietorrizko irribarre batekin, tarteka kuia-kriseiluaren antzeko hortzeria hura erakutsiz, jendetasunaren eta molde onen eredu berbera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.
Lisak bere molde geldi bareak hartu zituen berriro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Berlusgoñiren molde onak harritzekoak ziren, benetan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 49. orr.
Gero, Müller jaunari zuzendu zitzaion hizketa-molde arras bereziz, ia ezpainak mugitu ere egin gabe eta kasik bere kolkorako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 336. orr.
Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
-Eta hizketa moldea aldatuz, gaineratu zuen-: zergatik zoaz horren azkar? Gazteak, isiltasuna kalearen amaieraraino luzatzearen beldur, hizketa molde erregutzailez, berriro xuxurlatu zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.
Gizonaren hizketa moldeari halako barkamen kutsua hartu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.
Moldeko hitzek igeri egiten zuten sakabanaturik, lore japoniarren modura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.
Eguberritako prefazioaren moldeko hitzak: per hunc in invisibilium amorem rapiamur. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.
Moldeko letraz idatzita legoke, igandeko alean argitaratzeko xafletan grabatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.
Nicolao Landuchioren Dictionarium linguae cantabricae hiztegia berandu arte ez zen moldeko letretan ipini. Berria - Kultura 2004-03-09
Horretaz galdetu nionean, esan zidan ukituz ikasia zuela alfabetoa eskolan, moldeko letrak edo letra ebakiak erabiliz, itsuei irakastekoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.
Moldeko ogia, botila bat ardo eta lata pare bat dakartzala atera da handik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 11. orr.
Dendariak gure ordenadorean sartuko dira, dilistez, olioz eta moldeko ogiz nola gabiltzan jakiteko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
aski molde onean (4); bertso molde (7); bizi molde (18); bizitzeko molde (5); borroka molde (11); diskurtso molde (4); egin molde (4); egiteko molde (16); erran molde (6); halako hizketa molde (6); hizketa molde (62); hizketa molde gaitzesgarria (4); hizketa molde gaitzesgarriz (5); hizketa molde mehatxatzailez (4); ikus molde (10); joka molde (13); lan molde (5); mintza molde (5); mintzatzeko molde (5)
molde anitzeko (4); molde asko (5); molde askotako (8); molde bakarra (5); molde bera (5); molde berean (52); molde bereko (10); molde berekoa (4); molde berezi (34); molde berezi batean (4); molde berezi batez (25); molde berezian (8); molde berri (20); molde berri batean (5); molde berriak (15); molde berriko (4); molde bertsuan (16); molde desberdinak (5); molde desberdinetan (5); molde ederrean (7); molde ederrenean (5); molde egokian (4); molde egokiena (4); molde eta eredu (13); molde gaitzean (8); molde gaitzesgarria (4); molde gaitzesgarria erabiliz (4); molde gaitzesgarriz (5); molde hoberena (6); molde hoberenean (6); molde jarraikian (4); molde librean (4); molde mehatxatzailez (4); molde ona (5); molde onean (17); molde onean dabiltza (4); molde txar (6); molde txarrak (8); molde umoretsuan (6); molde zaharreko (4)
bizi moldea (14); bizitzeko moldea (13); egiteko moldea (21); hizketa moldea (8); ibil moldea (4); ikus moldea (11); ikusteko moldea (4); joka moldea (11); lan moldea (4); ukaiteko moldea (5)
bizi moldeak (11); egin moldeak (4); egiteko moldeak (5); ikus moldeak (11); lan moldeak (6); moduak eta moldeak (6); moldeak aldatu (4)
bizi moldean (7); joitea lehengo moldean (4); lehengo moldean (6)
ebanjelio santuko moldearen (9)
bizi moldeaz (4)
aldez edo moldez (77); aldez eta moldez (4); beste moldez (6); bizi moldez (5); halako moldez (264); halako moldez egiten (7); halako moldez non (107); mila moldez (6); moldez egiten (7); oldez edo moldez (4)