Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brontzearen erabilera burdinarena baino lehenago ezagutu zuten, berez moldagarriago eta ugariago zelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.
Eta aire gehiago dutenak bigunak izaten dira; batez ere ura daukatenak izaten dira nahasteko malguak eta moldagarriak; lurra daukatenak gogorrak izaten dira; eta sua daukatenak, hauskorragoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Ondorioz, zaharkitutako jakintzak bertan behera uzteko eskatu zuten, malguago eta moldagarriagoei leku egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
[Blogaren] aurkezpena ere moldagarria da, norberak bere ezagutzaren arabera molda dezake. Berria - Harian 2005-11-27
Garuna plastikoa da, moldagarria, alegia, hona ideia. Berria - Gaiak 2006-05-02
Argazkia zantzua, aztarrena bada, zantzu hori berori ere moldagarria da, eta hainbat unetan esku har daiteke modu "kodetu" jakin batean: koadratzean, fokua, diafragma, errebelatzeko eta argitaratzeko modua aukeratzerakoan, eta abar. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.
Oporrak moldagarriak. Herria 2004-11-18
Gizakia "plastikoa" da, hots, moldagarria; historiak moldatzen du era bateko edo bestekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.
Baina jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Gizakia moldagarria da, eta askotarikoa, bere ezaugarri eta ahalmenei dagokienez, hau da, mintzairan, jokoan, plazerean, seme-alaben hazkuntza eta heziketan, maitasunean, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.