Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudia plastikotzat har dadin moldaerraza behar du izan, inoiz esaten ez bada ere, arte plastikorik plastikoenaren, eskulturaren, ereduaren arabera moldaerraza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.
Gaur eguneko kondoiak, berriz, latexezkoak dira; 0,03 milimetroko loditasunekoak, oso finak, malguak eta moldaerrazak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.
Xarma ere, bere osaeran oso su eta lur gutxi eta aire eta ur asko izaten dituenez, ez da batere hauskorra izaten eta lantzeko oso moldaerraza da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Hizkuntza gora eta beheagorik ere, moldaerraz edo moldakaitzagorik ez dago. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.
Baina moldaerraza duk eta edozer egin daitekek berarekin; agian, emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.
Aktore moldaerraza eta fina izateko ospea lortu nahi duzula kontuan hartuta, ez dago paper hoberik antzezlanean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.
Gazte izate soilagatik, ez nintzen moldaerraza berak defendatzen zuen sistemarentzat, kontuz ibili beharra zegoen nirekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 122. orr.
Jean Etxegoien, apaizgaitegian ikasitako poeta gazte senpertarra, bigun eta moldaerrazagoa duzu Mandel baino, eskuzabalagoa: badu ideologia bat, anarkismoa; eta Catherine emaztegaia maite du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 89. orr.