Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moilatu, moila, moilatzen (orobat muilatu) du ad ainguratu, aingura egotzi.
Errioan moilaturik ziren gudontziei begiratu nien. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.
Zerbait hartzeko asmotan Neva ibaian moilaturik dagoen itsasontzi batean eseri gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 242. orr.
Plimrose ontzi ingelesa [...] Portugalete hiriaren aurrean muilaturik dago, Londresen ehun eta berrogeita hemeretzi tonarekin zamatu eta Mantxako bidea gureraino egin ostean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.
Ekaitzak Cascais aldean muilaturik egotera behartu gintuen egunetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 151. orr.