Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlatibismoaren eta subjektibismoaren moda. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.
Nahiz eta gure aitak begitan hartua zuen ile motzaren moda. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Hala deitzen dute den-dena kontrolatzeko moda hau! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 68. orr.
Hedabideek modak sortu, bideratu eta bizirauteko ahala daukate. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Modaren zurrunbiloan sartu zenetik gora eta gora egin du, xanpain aparrak bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 75. orr.
Modelo izateko zeharkatu nuen ozeanoa, eta badakizu zer aurkitu nuen modaren mundu ustelean?: diru gutxi, promes ugari eta hanka zabaltzeko iradokizun franko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Euskaraz ez dugu moden arabera funtzionatzen duen merkaturik. Berria - Kultura 2006-04-14
Brechten gaurkotasuna erabatekoa da, klasiko guztiekin batera moden gainetik dauden kontuez arduratu delako.Beti modan eta dotore jantzita. Berria - Kultura 2006-02-03
Politikariek, gureek barne, H delakoa azken modan ahoskatuz, Herriarentzat jagoitik garapen globala eta globalizantearen premia proposatzen zuten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 34. orr.
Guk barre egiten genion, Mario Conde aspaldi zegoela modatik joana esaten genion. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 18. orr.
Zubi azpira abiatu zen modatik pasatutako duintasun baten imintzio eginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 303. orr.
Droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Euskarri beltzezko antiojo modaz paseak janzten zituen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 17. orr.
Ilea gaztain-kolorea zuen, goialdean bildua modaz pasatako moduan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.
Ez da zaila Lucy hamar urte barru irudikatzea: emakume lodi bat, aurpegian tristuraren ildoekin, modaz aspaldi pasatako arropekin jantzita, bere aberetxoei hizketan, otorduetan bakarrik jaten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.
Baserrietatik etorritako neskei egiten nien kirika jaunartzera hurbiltzen ziren guztien artean; nahiz beren jantzi modaz kanpokoak, nahiz beren orrazkera arruntak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.
Izena zuen Xirrinenea, geroztik Ene ametsa, moda berriko izen batekin berriz bataiatu zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.
Atso zahar eta mehar bat, moda zaharreko farfail-idun xelebrea jantzita, nigandik apur bat urrundu da plataforman. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 247. orr.
Gazteak dira, zaratatsuak, biziak, ez dira inondik ere moda zaharrekoak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.
Estereotipo komertzialak kolokan jarri, eta Bilboko eraikin mitikoa moda alternatiboaren topagune bihurtuko du hilaren 24tik 26ra bitarte. Berria - Kultura 2004-09-22
Baina zer egin dira hek ere nunbaiteko moda bitxi eta ergeletan? Herria 2002-08-08
Ez ahal gaituzte moda xoro batzuek airatuko, besteak gureez gustatuak direlarik? Herria 2004-08-12
Moda iraunkorrez mintzatu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.
Horra hor moda haundia hartzen ari duen joko baten ezagutzeko parada. Herria 2005-06-02
Kostaldera kanpoko modak iritsi dira, eta modak aldakorrak dira. Berria - Kultura 2004-11-28
Garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena, atzealdean lekaioa zeramatela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Mollie Newton azken-azkeneko modan ibili ohi da, izan ere; baina, ez dakit... Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.
Soinean daraman blusa gardenak ikusmira handia piztu du moda-argazkilarien artean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Moda-kazetaria zen, eta ingelesez hitz egiten zidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.
Amak erantzuten zion: "bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.
Moda katalogo batetik atera berria. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 8. orr.
Espazio berriak eta mugimendua eman zizkion moda argazkilaritzari. Berria - Kultura 2004-10-03
Atzera eta aurrera ibiltzen naiz moda-desfile batean bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.
Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
"Odxela" izeneko moda-denda txiki bat zeukan Artekale-ko muturrean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.
Moda diseinuan lan egin du orain arte Blamik batik bat. Berria - Kultura 2004-08-28
Moda marka handiek emakumeei ezartzen dioten edertasun femeninoaren mitoa salatzeko, pasarela berezi bat egin zuten. Berria - Harian 2006-03-09
Hilabete batzuk eman zituen Toursen, moda-lantegi batean aprendiz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
Felix umeen moda jaialdiko erreportajea ari da egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 183. orr.
Moda-kontuak agertzen diren horietako bat zela, kioskoan ikustetik akordatzen dela azalean kolore asko zituela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.
Moda mundua doluz jantzia dago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.
· Kotoizko galtza zuriak zeramatzan, oso estuak eta laburrak, eta frak moda-usteko bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
Dohakabe horrek, bere iritziak modakoen aurrean irentsi eta ezkutatu egiten dituelarik, ez du inoiz adorerik izango bere mendea iritzi-moda zentzugabeek hain sarri sartzen duten lokatza artetik ateratzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.
Eta horrela entretenitzen da gaztea gazte-informazioarekin bere burua janzten, gazte-planetan bere izena eta diru-txamarrak uzten, gazte-modan mozorrotu eta gazte-guneetan gazte-musika entzuten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Modako zapata takoidunak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 24. orr.
Dantza egitera joan edo modako pub batera sartu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Gau eroak, Maruja eta Etxekalte pubak modako jendez gainezka. «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.
Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.
Abenturak zain neuzkan hor, abentura ederrak, emakumerik ederrena ere zain neukan, jostunik modakoena. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.
· Azken modako euskara txukunean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 163. orr.
· Dama gazte bat zen, hiritarra oso, moda-modako kirol-soineko batez jantzia. Moda-modakoa da, azken orduko gustuaren araberakoa! Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Ttipiren begi tipiek distira egin zuten, hamar billete handi baino gutiago balio ez zuten bere betaurreko moda-modakoen gibeletik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Parisen sport janztea da moda. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.
Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Herria askatu nahi zuen, orduan moda zen bezala, eta egun batez preso hartu zuten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
Alabaina Euskal Herriko mende hondar honetan moda zen Kilometroak, [Nafarroa] oinez, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urratseko arropaz beztitzea. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.
Ausentzia moda balitz, / soineko gorriz jantziko nuke. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 125. orr.
Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Beautiful people deiturikoa zegoen moda-modan; jende aberatsa, itxuraz bederen, guztia zuena. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Parisen txano errusiarrak, kabiarra, eta Michel eta Nadia izenak moda-modan jarri ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.
Erakusmahaiaren atzeko neska gazte moda-modara jantziak [...] galdetu zion ea eztei-tarta al zen erosi nahi zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.
Ezkontzea gure artean oso modako ez zegoela uste nuen, baina koadrilako lagunei begiratuta kontrakoa esan beharko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.
Donostiatik ekartzen zituen modako zeuden piezak, han musikariren bat lagun hartua baitzuen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 134. orr.
Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Kalean barrena neska asko pasatzen ziren, zirarekin eta txano garden batekin, nylonezko zorrotto bat buruan, huraxe baitzegoen modako. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.
Garapen iraunkorra modan dago, ez da ordea moda bat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 37. orr.
Modan zegoen orduan gaur inork irakurtzen ez duen idazle bat, Pittigrilli, neskek arras debekatua genuen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.
"Nik ahal banu...!" esatea dago modan gizonezkoen artean. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 23. orr.
Grabatzera sartu ginenean after-punk iluna zegoen modan: Echo&The Bunnymen, Psychedelic Furs, Killing Joke... Orain mehartasuna dago modan. Berria - Kultura 2006-03-09
Marilyn bezalakoak ez daude modan gure artean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.
Kareizko betaurrekoak, oraindik modan ez zeudenean, argaltxoa neurri egokian, ipurditxo mardula, ahotsa ondo modulatua. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.
-Sasoi honetan arrosak eta laranjak ere oso modan daude. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 107. orr.
Oso modan zegoen garai hartan kantu hura, nonahi entzuten zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.
Hurrengo lanean orain hain modan dauden zientzia fikziozko istorio futurista horietariko bat idazten saiatuko naiz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 118. orr.
Beltza beti modan dela, noiznahi janzten dugu. Herria 2001-11-15
Gaia modan dela erran dezakegu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.
Modan da elkarri atxikitutako etxeen eredua, hiritik gertuko herrietan. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Baina politika liburu horiek oro baino lehen, mugimendu iraultzaileak modan zirelarik, Marx eta Engelsen Alderdi Komunistaren Manifestua, Mao Tse-Tung-en Liburu Gorria, Macchiavelliren Printzea bezalako obretan aurkitzen ziren, euskara batuan emanik, maisu berrien dogma guztiak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 34. orr.
Modan dela omen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 10. orr.
Garai hartan nobleziaren eta nire zirkuluaren antisemitismo bera modan jarri zen burgesen, atezainen, tximinia-garbitzaileen eta tapizatzaileen artean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.
Beste aberri batekoak ziren, antzinakoak, egunkari pertsonalak modan jarri baino lehenagokoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Atzekoz aurrera idaztea ez da kartzeletan modan jarritako teknika literario hutsa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.
Artean modan jarri gabe zegoen light hitza. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.
Holandan, XVII. mende hasieran, oso modan jarri omen zen etxeetan tulipanak edukitzea, Turkiatik ekarri berria zen halako landare bat etxean jartzea estatus sozialaren sinbolo izateraino. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.
moda aldizkari (3); moda berri (6); moda berria (4); moda berrian (3); moda berriko (4); moda denda (3); moda desfile (5); moda desfilea (6); moda desfileak (4); moda kontua (6); moda kontua dela (3); moda kontuak (3); moda modako (7); moda modakoa (3); moda modan (9); moda modan dagoen (3); moda xaharrean (3); moda xaharreko (5); moda zaharreko (5)
modak agintzen (3)
azken modako (10); moda modako (7); modako jostunaren (3); modako piezak (3); modako talde (3)
moda modakoa (3)
dago modan (7); jarri zen modan (4); moda modan (9); moda modan dagoen (3); modan da (4); modan dago (19); modan daude (5); modan egon (7); modan jarri (37); modan jarri zen (8); modan jarriko (6); modan jartzen (9); modan zegoen (17); modan zeuden (10); oso modan (14); oso modan dago (3); oso modan zegoen (5)
hamarkadako modaren (3); modaren arabera (10); modaren araberako (4)
modatik joana (3); modatik pasatutako (3)
modaz kanpo (4); modaz pasatako (7); modaz pasatuta (4); modaz pasatutako (5)