Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mobilizatu, mobiliza, mobilizatzen (orobat mobilisatu g.er.) 1 du ad armadako kideak gerrara joateko eran jarri.

Inprenta batean lan egiten du eta ez dute mobilizatu begietako gaitz bat duelako.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

1939an mobilizatu eta Alsaziara eraman zuten, baina naziek handik gutxira gatibu hartu zuten eta hilabete batzuk eman zituen XII D Stalag-ean, Treveris-en.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Andrea arduratu zen herrian denek jakin zezaten ni mobilizatua nintzela, eta laster bidaliko nindutela frontera, eta hantxe hilko nautela ere!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 133. orr.

Halaxe egokitu zitzaiolako joango zen frankistekin, mobilizatuta, baina baliteke lehendik ere karlista-familiakoa izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

· Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

• 2 da/du ad borroka edo egiteko batean parte hartu edo harrarazi.

Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Zahartzen hasiak ziren aktibistak mobilizatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-31

CFDT-k egunaren bilan baikorra egin du, langile ohiak kopuru handian mobilizatu baitira.  Herria   2004-11-25

Dozenaka pertsona mobilizatu dira Malaysiako ontzi batek eragindako erregai orbana garbitzeko Baina trikitilariek ez zuten maisu zaharra ahantzi; belaunaldi gazteagokoak mobilizatu ziren hurrena.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Eta euskal herri langileak horrela, mobilizatuta, gero eta gehiago hartuko zuen ekintzetan parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Arnold Toynbee historiagileak ere porrota egokiago ikusten zuen nazio baten indarrak mobilizatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bost mila ertzain mobilizatu zituen hauteskundeak zaintzeko.  Berria - Harian   2005-04-18

Apezak eta jende parrasta bat mobilizatu zuan Mikelen askatzeko, apezgaia zelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 274. orr.

Nire ustez utopiak beti mobilizatuko gaitu.  Berria - Kultura   2006-03-03

Hautesle berriak mobilizatzea ia ezinezkoa izanen da bi hautagaientzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

3 norbait edo zerbait higiarazi.

Aspaldidanik bertan behera utzitako literatur inperio bat berriro hartzeko lehen urratsa inperio politiko bizi baten baliabideak mobilizatzea eska dezakeen lana da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Horren ondorioz, estatuak eskura zituen bitarteko guztiak erabiliz mobilizatu behar izan zituen bere funtsak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Oraindik ere, estatuak, zergen bidez, maileguen edo depreziazioaren bidez, finantza-baliabide handiak mobilizatu behar zituen, sortzen ari zen burokraziaren eta infanteriako gudaroste berriak, hobeto hornituak eta ugariagoak, eta garestiagoak beraz, finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

117.000 milioi dolar mobilizatu behar izan ziren, lau hilabeteko epean, Thailandia, Indonesia eta Hego Korearen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Euskal liburugintzaren aldeko energia bat mobilizatu beharra dago».  Berria - Kultura   2004-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus