Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mixin (orobat mixiño) iz katua.
Amak zabalik utzi ohi zuen-eta makinaren ate biribila; lo gozoan egongo zen mixina, amaren behatzek botoia sakatu eta eragin zuten ur erauntsia, ontziaren jira-birak eta astinduak hasi zirenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.
Hori dela eta, hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila, eta noizbait ere antz-antzeko bat lortzeko zortea izan baitzuten, amona itzuli zenean, haren lorategian askatu zuten mixiñoa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.