Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mitxoleta 1 iz gari soroetan eta hazten den belarra, lore gorri ikusgarriak eta hazi beltzak dituena (Papaver rhoeas). ik lo 10; amapola.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Koadroan murgildua zela iruditu zitzaion senarrari orduan, hartan sartu eta mitxoleta artean paseoan zebilela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Mitxoletak eskuz biltzea ere proposatu zen keztatu beharrik ez izateko.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Ruthek lasto beltzezko kapela zuen, erpinaren inguruan mitxoleta gorriez apaindua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

Belus arrosazko mitxoletak kiribildurik zeramatzan emakume ile-urrekarak ibilera jauzkari bezain isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Mitxoletak, ahanzturaren lorerik behinenak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Afganistan mitxoletetatik ateratako opioaren heroina ekoizteko erabilia munduko ekoizlerik handiena da.  Berria - Mundua   2004-04-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren aldamenean haur bat, mitxoleta sorta eskuan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Mitxoleta Petaloak Airean eta beste zenbait poema.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 121. orr.

Mitxoleta haziak aski du putz xuabe eta zalanzkor bat, pilo handi bat goitik behera etor dakizun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Shibtah-k, emakumeei erditzean umeak osten zizkien emakume-deabruak, mitxoleta hazizko pastelak egiten omen zizkion infernuko labeetan, muskerren eta zakur beltzen koipeaz altxatuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Biolinak, Karlmaierren eskuetan, piano ere baitzen, eta mitxoleta-landan barrena lauhazka zebilen zaldi, eta ekaitz erdian oihalak zabalik zihoan galeoi, eta zeruan zuzen hegan egiten zuen arrano.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

3 opio mitxoleta

Afganistango presidente Hamid Karzaik azaldu duenez, opio mitxoleta droga ekoizteko hazteak «estatuaren existentzia mehatxatzen» du.  Berria - Mundua   2004-04-02

Opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka.  Berria - Mundua   2004-04-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus