Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Georg Kamel Jesusen Konpainiako misiolari eta jakintsu handiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Hindustanera [...] britainiar misiolari protestanteek landu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Aristokrazia lurjabea neurri handi batean misiolari jesuitek konbertitu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 176. orr.
Hego Amerika edo, hobeto, Afrika aldera joango nintzela, hango ezeukien alde zerbait egiteko, misiolari laiko moduan edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.
Teknikaria misiolari zuriaren azken edizioa omen, industrializazioa arraza hilzoriko baten azken ebanjelioa, bizi-maila bizi-zentzuaren suzedaneoa besterik ez... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.
Bestelako goiburu batek inspiratu zituen jesuita misiolari aitzindariak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Gure osaba misiolaria bisitatzera. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 275. orr.
Eliza misiolari arrakastatsu baten eta horren lantoki den estatu unibertsal baten arteko erlazioan, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Hemeretzigarren mendeko Afrikan, San Paulo, David Livingstone eskoziar mediku misiolariaren mozorropean, berri ona predikatzen, gaixoak sendatzen eta aintzira eta ur-jauziak aurkitzen ari zen bitartean, Islama ere mugitzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Aita Santuak bidali zituen iparraldeko lurraldeetara zenbait lekaide eta monje misiolari, baina urteak pasatu ziren ospatzen hasterako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.
Hemen arrazoimenaren, razionalitatearen eta holakoen misiolari asko daukagu Ilustrazioaren zale berrien artean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.
Eskualde hauek, demokraziaren misiolari beharrik ez dute. Berria - Mundua 2004-06-11
Atzerriko zibilizazio baten misiolari militanteen lorpenei buruz, horiek ere engainagarri eta etsigarriak dira elizen lorpen historikoaren aldean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.
Burokrata ezkertiarrak bagina bezala, eliza ofizialik gabeko komunismoaren misiolari antzeko batzuk, fedea ere erdi galduta zeukatenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.
Bazuen halako misiolari-kutsu bat, batzuetan, bere gurasoen idealismoaren eraginari irtenbide mistikoagoak emateko joera edo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.
Armando Bonillak Afrikan egin zituen misiolari-lanak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.
Zinez lehiatuki zeraman bere misiolari kargua. Herria 2001-05-17
Mundu-mailan misiolari-ekintzen akuilatze honek planteaturiko arazoak ez ziren, hain zuzen, eliz geopolitikazkoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Misiolari-itxura zuten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Hideyoshiren 1587ko ordenantzarekin hasi zen, Mendebaldeko kristau-misiolari guztien debekua agindu baitzuen Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.
Gero kontatu zidan Tientsin-en misiolari ibilia zela Ez al da akaso izango Afrikan misiolari ibili zinelako? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.
Lehen-lehenik esan zuen misiolari joan zela Afrikara, misio hauetan bere espiritu herratua, jipoitua, altxatuko zuen esperantzan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 174. orr.
Han zeuden biak, bata bestearen gainean, "misiolari" klasiko bezain gogaikarri bati kateaturik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 29. orr.
kristau misiolari (3); misiolari bat (3); misiolari eta (6); misiolari joan (3)