Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miseria (orobat mixeria g.er.) 1 iz behartasun handia, lazeria, erromeskeria.

Atzera ere miseria hedatzen ari omen da AEBetako hiri handietara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Pobrezia eta miseria nagusitu ziren Alemanian; horrenbestez, nazismoaren etorrerarentzat bidea ereinda zegoen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Gizartearen kontrasteak zekuskien, zoriontasuna eta zorigaitza islatuak, aberastasuna eta miseria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Miseriak kontzientzia moteldu egiten du, perspektibak murriztu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Baina nazioa pobrea denean, bakoitzaren pobretasuna miseria orokorretik dator, eta, nolabait esateko, miseria orokorra da bera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,11

Mapa politikoa erabat berregiteak [...] miseria ekarri zuen milioika gizakirentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Gaitza miseria nagusi den lekuetan zabaltzen da gehien eta arazo hori konpondu ezean kasu berriak agertuko dira urtero.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Emaiozu historiari begi-ukaldi bat eta iraultza askoren azpian miseria eta ondoeza daudela ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Alargun errukarri bat, neketan, miseriak estuturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Gerrak miseria utzi zuen gure kontinentean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,3

Alde batetik miseria eta bestetik etsimendua baitute herri hortan bizi, beste guziak aiserian jarriak diren denboran.  Herria   2003-05-08

Roland Dee, aita, miserian hil zen 1555. urtean, eta John, semea, kartzelan zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Ilunabar aldera zuzenean sartu zen elizara, zihoan bezalaxe, hautsez eta miseriaz beterik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.

2 ezbeharra, zoritxarra.

Horregatik gertatzen da boterea eta bizipoz guztia alde batean geratzen dela, eta ahultasun eta miseria guztia bestean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Jakina da gaiztakeria eta miseria ez direla berez sortzen lurrean. betiko ahanzten genituen bai etxe hura eta bai aita ahozabala eta zorigaiztokoen miseria ere.  Elizen arteko biblia   Jb 5,6

Gizakiaren miseria.  Elizen arteko biblia   Si 40,1 tit

Bihotzean ximiko bat egin zion hainbertze lagunek, hainbertze jendek miseria hartan, surfrimendu hartan usteltzen segituko zutelako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

Ospe txarraren eta kaltea sentitzeko gauza ez den izakiaren heriotzaren artean aukeratu behar duenak, nola ez du, bada, nahiago izango azken hau, berari eta bere zorigaitzeko fruituari ziur-ziur itxaroten dien miseria baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Beste hainbat nekazari siberiarren antzera, miseria vodkan ito ezinik erreko zuela bizitza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

Polemika hori pozoitsua da erabat, eta bizi garen garai hauen miseria erakusten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Ez diat sekulan erran baina nire miseriaren zergatia jakin behar duk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.

Kartel gorrimin batek gogora ekarri zion gauean suspertzen den mundua, egun-argikoa bezain zaharra den mundu iluna, miseriak, zorigaitzak eta sexu-grinak baztertutakoen babesleku.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

Tsunami delakoaz kanpo badela miseria frango munduan gutti aipatzen direnak eta aise ahantzten.  Herria   2005-06-16

3 (izenondoekin)

Horrela jokatuz, etorkizunean bederen, bata miseria gorriaren eta bestea Herio beltzaren aurpegirik ikusi gabe biziko zirela uste zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Modigliani gaixorik, erdi erotuta eta miseria gorrian zendu zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.

Miseriarik gorriena ezagutua naiz, ez pentsa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Inbertsore askok eta askok erreka jo zuten, eta miseria gorrian gelditu ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Miseria gorrira eraman ditu mujik-ak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Garai hartan miseria handia zegoen hirian, pobrezia ikaragarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Aborigeno jende kopuru horiek gizarteari gaizki "integratuak" daude eta gehienetan miseria ikaragarrian bizi dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Miseria sakon bat zen, baina ez miseria arrunta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Haien bizitza erdi asmatu erdi oroituen bitartez giza izatearen dardara hunkigarrienak eta miseria egunerokoenak erakusten dizkigu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alargunaren etxean miseria-giro nahiko tristea zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Zertarako poetak miseria-garaietan?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Gizakiari miseria-uholde batek baizik ezin eman diezaiokeen sorgortasun eta laborri-itxura bat zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Naturak ez du aski gizonak zoriontsu eta zoritxarrekoen artean banatzea, aberatsen eta pobreen artean; aberatsari aberastasun-espiritua ere ematen dio, eta pobreari miseria-espiritua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Gantzuak ematen nituen eta miseria-estalkien moduko jantzi zabalak eramaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza miseria, ordea, harrigarria bada ere, hobeto ikusten da ika-mika txikietan, gatazka handietan baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.

Hain juxtu ere edari miserian geundean!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Zer mila deabru, 197 egun neramazkien larru-miserian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

6 pl

Makina bat jendek erreka jo eta miseria gorrienak ikusi zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Frantzisko preso erori zen beste askorekin batera, eta giltzapeturik espetxeko miseriak jasan zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Prostituzioa, mozkorkeria, langile jendearen miseriak, burgesen itxurakeria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Nahiz eta Estatu Batuen politikak ere miseria handiak hedatzen dituen munduan gaindi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 160. orr.

Hamalau ofizio eta hamabost miseria...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Borgesek bere miseria pertsonalak literaturari eman zizkion, giza-miseriaren kronika horri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Gorputzak, errurik ez duen arren, ordaindu behar izaten dituen izpirituaren miseria txikiak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Erosi Le Charbonnier, giza miseria beltzenen kontrako aldizkaria!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

7 miseriazko

Lisboa miseriazko aienetan hondoratzen zen, eta ironia grotesko eta izugarria zen mairuek beren ramadana ospatu behar izatea goseak baraua ezinezko bilakatu zuen unean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.

Beti ari ziren esaka lehenbailehen hil nahi zutela, miseriazko mundu hau uztearren. Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura».  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 79. orr.

Bestela, nola aterako nituen hire aita eta hire izeba Manoli aurrera, aitonak hilda gero utzi zidàn miseriazko pentsioarekin?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 54. orr.

Soldatak, esaterako, inon baino apalagoak ordaintzen omen zituzten Sarasolarenean, miseriazkoak ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus