Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miretsi, mirets, miresten (orobat mirestu g.er.) 1 du ad zerbait edo norbaiti buruz mirespena sentitu, mirespenez ikusi; mirespena eragin.

Epaietan dudan zorroztasunaz ohartuko dira eta agintariek ere miretsiko naute.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,11

Pitagorikoak miresten zitian Zilonek, eta haien artean onartua izan nahi zian nola edo hala. Labanaren mihiaren distira miretsi zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Neskak begirada itzuli zionean, are gehiago miretsi zituen haren begi arre ilun handiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Besterik gabe, bere aurrean abiatu nintzen nire ipurdi ikusgarria mirets zezan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.

Ulises txunditurik zihoan, alde guztietara begira; miretsi zituen kaiak, itsasontzi neurri-neurrian eginak, agorak, harresi ikusgarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Neskaren odol hotza miretsi zuen une batez laborategia ikustean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Ixiltasuna da, ni noan bide huntako fortuna: joan eta joan, gostaia gosta, bazterrak ikus eta naturaren grazia desbardinak mirets, hor noa neure baitan beti barnago, pentsa eta bila.  Herria   2001-11-01

Paueko errege-jauregiaren dotorezia miretsia zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Haren hitzen sakontasuna ikusiz eta miretsiz, esan zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Ez dakit zer miretsi behar den gehiago gertaera honetan: apaltasun hondargabea halako musu onberan, ala ahalmen distiratsua halako mirari ederrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Mireiari beti miretsi izan diot segurantzia hori.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.

Malenkoniatsuek goraipa dezatela, ahal duten guztia, larreko bizitza landugabea, gizakiak mespreziatuz eta abereak miretsiz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Ezin sinetsia da zein diren lasterkari trebeak, mirestekoa da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Erdeinatua bezain miretsia, bakarti handi bat zen orain alkoholak zimurtua daukan Oteiza gizajo hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

· Zer miretsi ugari eskaintzen dio begiak ingeniariari nahiz argazkilariari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

2 (adizlagunekin)

Goi-goikoaren zerbitzari dohatsua biziki miretsirik zegoen ikuskariari begira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

-Lorategiak, benetan? -xuxurlatu zuen Paulinek, zeharo miretsirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Arras miresten zuen, bereziki herriko errientarekin akomeatzen baitzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Aurreiritzirik gabe miretsi nuen giza generoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.

Mundu klasikoa sakon ezagutuz eta miretsiz soilik idatz zitekeen liburua irakurri nion handik urte batzuetara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 9. orr.

Nik oso maitea nuen osaba Benjamin eta asko miresten nuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Gure ama nagia zen eta bene-benetan miresten zuen jende bizia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Aitak bere bulegoko armairuan zuen liburutegi txikia anitz miresten nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Buru ona izatea ez da emakumeek gizonengan gehien miresten duten ezaugarria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 100. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haien artean, Indalezio Bizkarrondo, Bilintx, haren adiskide miretsia.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Jende guztiak esaten du zu zarela onena inperio osoan, agintarietan zuhurrena eta gudu-buruzagietan miretsiena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

"Ausart hori, ausart hori!", oihuka ari ziren esaten haren begi miretsiak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.

Wittgenstein Cambridgen bizi zen, berriro ere filosofia lantzen, eta gizon ospetsu eta miretsia zen ordurako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Ernest Hemingway Gustavo Duran adiskide miretsiari laguntzen saiatu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 192. orr.

Aberatsa zara, errespetagarria, miretsia, maitatua; zoriontsua zara, ni behinola izan nintzen bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

· Artean ere ezer ez zekiela, Tomen miretsiak agur egin zion eskuaz, eztiki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 105. orr.

4 (da aditz gisa)

Miretsi zen anitz ez baitzuen ulertzen nola zitekeen horrelakorik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 96. orr.

Ziur naiz miretsirik zinatekeela nire zuhurtziaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus