Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mirakulu (277 agerraldi, 49 liburu eta 53 artikulutan; orobat mirakuilu 87 agerraldi, 8 liburu eta 45 artikulutan, denak Herria astekarikoak; Euskaltzaindiaren Hiztegian mirakulu agertzen da) 1 iz miraria.

Bai, zinez, Jainko onak bizirik nahi gintuen hunaraino ekarri, hoinbertze mirakulu eginik herronka izugarri hortarik gu salbatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.

Alta bada, haste-hastetik, Mendekosteko mirakuluak adierazi beharko zigun Babeleko misterioaren berrirakurketa egin behar genuela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Oraingoan ere mutiko gazteek egiten duten bezala, mirakulu baten zain nengoen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 86. orr.

Orain ikusteko zegoen zer egingo edo eginaraziko zuen, zer mirakulu obratuko zuen hurrondo-makila harekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 146. orr.

Ematen zuen hondar-lur hartan, eta gure bizitzetan, mirakulua gertatua zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

2 irud/hed

Zuhaitzei behatu diegu, loreei, negu gorriaren ondotik indarrez ernatzen den naturaren mirakulu urtero errepikatu eta, hala ere, beti miresgarriari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.

Naturak mirakulu ezin sinetsiak egiten ahal zituen, pentsatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Geroztik entzun dut Québec-eko erreferendum, hizkuntz eredu, azterketa, lege eta mirakulu asko goraipatzen Euskal Herrian, baina nehoiz ez F.L.Q. zenaren arrastorik izan denetz ere salatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Mirakuilua izan zen autoek ez baininduten jo!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 191. orr.

-Aritmetika eta geometria dira, ordea, mirakuluen mirakulu den Mirakulua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Zer da hura, mirakulu hura, azul dardarati hura, nola deitzen diote? itsasoa? eta mantal berde hori, lorez brodaturikoa? lurra? zein artistak egin du?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

3 (izenondo gisa)

Historia apur bat dakigunei, aldiz, de Gaulle zenak lehenbizian asmatu zuen Aljeriako Plan de Constantine hilortu hura gogorarazi digu egitasmo mirakulu horrek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Urkabe Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

5 mirakuluz mirariz.

Aita bat mirakuluz bizirik aterea gerran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Papista superstizios bat banintz, erranen nukeen mirakuluz atxiki nuela neure burua animaliaren gainean arma aldi berean galdu gabe. Mirakuluz bezala atea idekitzen da.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Gosta ere zaio, hiltzaleak ukan baitzituen hurbil hurbila eta bera mirakuluz bezala eskapatu zitzaion irriskuari.  Herria   2004-07-08

Benta ere sarraskitua izan zen, baina bordak mirakuluz iraun zuen, zuhaitz eta arbolez gerizatu txara batean aurkitzen baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Orduantxe, mirakuiluz bezala, delako neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen eta belarri zulora erran zidan: "Nik zu ezagutzen zaitut".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

6 mirakuluzko mirarizkoa.

Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Eta nehork ez du mirakuiluzko aterabiderik horri buruz.  Herria   2005-04-21

Egiptotiko irteera mirakuluzkoa naturaz gaindiko ordena horrexen adierazpidea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Kristo Gure Jainkoaren agerpen mirakuluzko baten lekua izan zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus