Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer egiten du egunero, orduro, minuturo, segundoro, ikusten dituen milaka eta milaka irudiekin, entzuten dituen milioika hitzekin? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.
Minuturo, 10 kutsatu gehiago. Berria - Gaiak 2006-03-29
Indiako Ganges ibaian, esaterako, minuturo 1,1 milioi litro hondakin-ur isurtzen dira. Berria - Gaiak 2004-06-24
Oheburutik aldendu gabe, minutuero bustitzen zizkion ezpainak limoi uraz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.
Angiek erlojuari begiratzen zion ia minutuero, eta ez zuen horrenik egin nahi. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.
Bost minuturo izango dira metro zerbitzuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Holohan jauna bost minuturo sartzen zen aldagelan leihatilako azken berriekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.
Egun horretan bertan, Irak-en 144 ume hil ziren -hamar minuturo bat-. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.
Eta hamar minuturo gizon bat kubertara, zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.