Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karia hortara bazuten mintzatzaile bikain bat ekar arazirik, zoinek jendea xoraturik atxiki baitu bi orenez, bere mintzaldi eta gero ihardespen argiak emanez hor eginak ziren galdeeri. Herria 2003-11-06
Alkateak, hain zen hunkitua, besarkatu zuen mintzatzailea, arrapostua egin aitzin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.
Mintzatzaile ederra, ederregia ez bada, baditu ateraldi batzu gaitzak, errexki botatzen dituenak eta zenbaitek haundiegiak jujatzen dituztenak. Herria 2004-01-15
Alabaina, multzo hau tratatzen da eginahalak eginaz aurkitzeko, enuntziatu hutsez gaindi, subjektu mintzatzailearen asmoa, beraren jarduera kontzientea, esan gura izan ei duena, edo, are gehiago, aurkitzeko subjektu mintzatzaile horrek esan duen horretan, edo adierazitako hitzetan ia hautemanezina den hausturan, berak horrelakorik gura ez izanda ere agerikoa egiten den joko inkontzientea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.
Iduritzen zait eleak emaiten duen, hitzetan dagoen libido berezi sublimatuan hondatua dagoela apez mintzatzailea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
500 hizkuntzek 100 mintzatzale baino gutiago dauzkate, 1500 hizkuntzek 1000 mintzatzale baino gutiago. Herria 2003-03-20