Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, Atenea jainkosa, Ulises gizajoaz errukiturik, haren alde mintzatu zen Zeus Olinpoko jainko nagusiaren aurrean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.
Jan, edan eta mintza gaitezen ahal dugun bitartean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.
Faraoiagana joan eta zure izenean mintzatu natzaionetik, are gogorrago hartu du hark zure herria eta zuk ez duzu ezer egin herria libratzeko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.
Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Baina, itxura haren azpian, bigarren Cesar bat ikusten nuen orain, Bigarren Begiekin begiratzen zuena, Bigarren Mihiarekin mintzatzen ari zitzaidana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.
Eta han nengoen, murru-pareta bezain txuri, ez jakinez gehiago nola mintza. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.
Garbi mintzatu naiz? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
-Ez haiz zentzuz mintzatu. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.
Zakar mintzatu zitzaion emakumeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.
Deus gordetzekorik ez duenaren patxadaz mintzatu omen zitzaien. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Hobe lehenago mintzatu banintz harekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.
Horrela esan zuenean, denek ezpainak hozkatu zituzten, ausart mintzatu zela ikusirik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.
Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.
Astelehen aratsean, hiru oren laurdenez telebistan mintzatu da Chirac presidenta. Herria 2003-03-13
Luze mintzatu ziren, lubaki-kideak tiroak eta artilleria hotsak isiltzean mintzatu ohi diren moduan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.
-Leirerekin mintzatua naiz, 15eko zubian Posets aldera joateko. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 81. orr.
Bere buruarekin mintzatzen egongo balitz bezala. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.
Arinegi eta zuhurtziarik gabe mintzatu naiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.
Koptoeraz mintzatu ziren zer edo zertaz, eta, ondoren, barrura sartzeko eskatu zion Alkimistak mutilari. zalantzak izan zituen ertzainarekin zein hizkuntzatan mintzatu. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 209. orr.
Orduan, honela mintzatu zitzaion Jauna Salomoni: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,11
Orduan Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.
Honela mintzatu ziren elkarrekin: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Atenea hurbildu eta honela mintzatu zitzaion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 107. orr.
Bat-batean, besotik helduta, hala mintzatu zitzaion Swann jauna lagunari: [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.
Melantio zerbitzaria mintzatu zen orduan: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 128. orr.
Afifi anderea, irri firfira ezpainetan, adeitasunez mintzatu zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.
Inolako gordintasunik gabe eta astiro mintzatu zen: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 162. orr.
Buxi doktorea, haren ezinegonaz oharturik, maleziatsu mintzatu zitzaion Abasi: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.
Ozen mintzatu zen gero: "ziur nago bere arimak zerura egin duela, zoriontsu egon behar genuke". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.
Ironiaz mintzatu zitzaion: [...]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.
Zenbait denboraren buruan, Eusebio ahapeka mintzatu zen: [...]. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.
-Ene andere prestua -mintzatu zitzaion jeinua-, zure eztei gauean bahitu zintuen honek lo apur bat egin nahi luke! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.
-Esadazu gauza bat, Anastasio -mintzatu zitzaion Pilar etxezainari. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 36. orr.
Ondarretara joan dituk denak, eta kamioia berekin eraman ditek! -mintzatu nintzaion larri. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 60. orr.
Gutitan mintzatzen ginen nire bizilekuaz edo bizilagunaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Eguraldiaz mintzatu zen, eta radarrari buruz, honetaz deus gutxi zekien arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Politikaz mintzatu ziren autobusean, Euskal Herriko mugimendu abertzalea sendotu beharraz, gobernuen jarrera zekenaz, [...] San Cristobalen europartasunaz eta bertaratutako sasi-hippien aurpegibikotasunaz, gai batetik bestera tximinoak adarrez adar bezala igaroz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.
Harremana etetearen komenientziaz mintzatu zitzaion apeza neskari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.
Zergatik ez naiz horretaz mintzatu? harrokeriagatik izan da, segur aski. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 37. orr.
Jarraian, akueduktuei buruz mintzatu ginen... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.
Ez dakit zeri buruz mintza gintezkeen gu biok. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 170. orr.
Orain neure egoerak arranguratzen nau, eta horretaz ere oraingoz ez dut inorekin mintzatu nahi. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 29. orr.
Ez nuen Edurnez mintzatu nahi Kristinarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.
Mintzatu natzaio zutaz, eta eman diot zure asmoen berri; onartu ditu, eta aldi berean tratuaren baldintzak agertu nahi dizkizu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.
Leire eta Ekainen arteko harreman bereziez mintzatu naiz lehenago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.
Luze samar mintzatu zen bere eritasunaz zuen ikusmoldearen gainean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Armada guztien estilo-liburuetan mintzatzen zaizkigu nabarmenkeriaz. Berria - Kultura 2004-07-31
Barandiarani eta Oteizari eskainitako poema liburu honetan kulturaz mintzatuko da [Juan Mari Lekuona]. Berria - Harian 2005-12-06
Zizeronek idatzitako Hortensius liburua bezain egoki mintzatzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.
Aparteko kapituluan mintzatu beharra dago. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 160. orr.
Gu ere geure obra handian (Mi-nèh Tôr-h) horretaz mintzatuak gara. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Irudiak ezin dira ez egiazko ez gezurrezko izan, hitz horiei hizkuntza mintzatuari buruz erabiltzeko ematen zaien zentzuan behinik behin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.
Helburu linguistikoa ez da hitz idatziaren eta hitz mintzatuaren konbinaketarekin definitua geratzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.
Esan genezake gizakiari berezkoa zaiona ez dela mintzaira mintzatua, baizik hizkuntza bat osatzeko ahalmena, hau da, ideia desberdinei dagozkien ikur desberdinen sistema bat osatzeko ahalmena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.
Zinema mintzatua iritsi zenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.
Nik banekien guk kurduera mintzatzen genuela, irakiarrek arabiera, eta gainerakoek ingelesa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.
Denek mintza bezate frantsesa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 70. orr.
Erran duzu frantsesa mintzatzen duzula... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 76. orr.
Zein dialekto mintzatzen duzue? Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.
Ni aski kontent niz ikusten dituztalarik euskaldun laborariak, zer nolako abileziarekin mintzatzen duten, nolaz analizatzen dituzten gauzak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 72. orr.
· Azkenean asea, kanpalekuko guardien komandoan zen Luxembourgotar bat mintzatu nuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.
alde mintzatu (53); alde mintzatu zen (26); antzera mintzatu (32); antzera mintzatu zen (19); argi mintzatu (25); argi mintzatu zen (12); aukeraz mintzatu (8); aurka mintzatu (21); aurka mintzatu zen (15); aurrean mintzatu (10); aurrean mintzatu zen (6); baikor mintzatu (12); baikor mintzatu zen (9); berriro mintzatu (11); berriz mintzatu (13); egoeraz mintzatu (11); egoeraz mintzatu zen (6); etorkizunaz mintzatu (7); euskaraz mintzatu (23); ezkor mintzatu (7); frantsesez mintzatu (7); garbi mintzatu (29); garbi mintzatu da (9); garbiki mintzatu (9); garrantziaz mintzatu (7); gisa berean mintzatu (7); gogor mintzatu (19); gogor mintzatu da (7); hala mintzatu (50); hala mintzatu zen (33); halaxe mintzatu (43); halaxe mintzatu zitzaidan (13); harekin mintzatu (15); hartaz mintzatu (14); haserre mintzatu (9); herria mintzatu (9); herria mintzatu da (8); honela mintzatu (367); honela mintzatu zen (92); honela mintzatu zitzaion (138); horrela mintzatu (24); horrela mintzatu zen (11); horretaz mintzatu (14); hortaz mintzatu (16); ildo berean mintzatu (10); ildo beretik mintzatu (24); ildotik mintzatu (7); itxaropentsu mintzatu (11); itxaropentsu mintzatu zen (9); izenean mintzatu (21); izenean mintzatu zen (9); jainkoa mintzatu (8); kontra mintzatu (9); labur mintzatu (10); lehenik mintzatu (7); liburuaz mintzatu (7); luzaz mintzatu (13); luze mintzatu (23); minduta mintzatu (6)
mintzatu arren (7); mintzatu baino lehen (7); mintzatu beharra (11); mintzatu da (404); mintzatu dira (124); mintzatu diren (15); mintzatu gara (26); mintzatu ginen (33); mintzatu gira (12); mintzatu naiz (34); mintzatu nintzaion (36); mintzatu nintzen (23); mintzatu ondoan (10); mintzatu ondoren (17); mintzatu zaigu (17); mintzatu zaio (17); mintzatu zait (17); mintzatu zara (17); mintzatu zela (22); mintzatu zen (1000); mintzatu zen atzo (96); mintzatu zenean (14); mintzatu ziren (169); mintzatu ziren atzo (21); mintzatu zitzaidan (111); mintzatu zitzaidan jauna (47); mintzatu zitzaien (87); mintzatu zitzaigun (20); mintzatu zitzaion (291); mintzatu zitzaion jauna (73); mintzatu zitzaion jaunari (6)
nola mintzatu (11); ondotik mintzatu (9); ozen mintzatu (6); pozik mintzatu (6); zabal mintzatu (9); zuhur mintzatu (16); zuhur mintzatu zen (6)
euskaraz mintzatzea (20); hizketa arrotzez mintzatzea (6); horrela mintzatzea (8)
elgarrekin mintzatzeko (9); euskaraz mintzatzeko (25); euskaraz mintzatzeko eskubidea (7); garbi mintzatzeko (6); harekin mintzatzeko (8); horretaz mintzatzeko (8); hortaz mintzatzeko (9); mintzatzeko aukera (7); mintzatzeko eskubidea (11); mintzatzeko gai (14); mintzatzeko manera (7); mintzatzeko parada (13); mintzatzeko prest (9)
alde mintzatzen (8); batean mintzatzen (7); batekin mintzatzen (8); batez mintzatzen (14); bezala mintzatzen (16); buruz mintzatzen (24); da mintzatzen (12); ere mintzatzen (14); eta mintzatzen (22); euskara mintzatzen (9); euskaraz mintzatzen (35); ez mintzatzen (6); frantsesez mintzatzen (6); gabe mintzatzen (9); gehiago mintzatzen (6); hala mintzatzen (6); hartaz mintzatzen (8); hizkuntza mintzatzen (7); hizkuntzatan mintzatzen (10); horrela mintzatzen (6); horretaz mintzatzen (6); ingelesez mintzatzen (7); maiz mintzatzen (8); mintzatzen ahal (21); mintzatzen ahalko (8); mintzatzen ari (63); mintzatzen ari zitzaion (6); mintzatzen baita (6); mintzatzen baitzen (6); mintzatzen da (78); mintzatzen den (22); mintzatzen dena (7); mintzatzen denean (10); mintzatzen dira (44); mintzatzen diren (24); mintzatzen entzun (9); mintzatzen ere (6); mintzatzen eta (18); mintzatzen ez (9); mintzatzen gara (7); mintzatzen ginen (12); mintzatzen hasi (57); mintzatzen hasi zen (10); mintzatzen hasi ziren (6); mintzatzen hasten (12); mintzatzen nintzen (8); mintzatzen zara (6); mintzatzen zela (10); mintzatzen zen (116); mintzatzen zena (9); mintzatzen zenean (6); mintzatzen ziren (60); mintzatzen zitzaidan (8); mintzatzen zitzaien (12); mintzatzen zitzaigun (6); mintzatzen zitzaion (15); ongi mintzatzen (10); ozen mintzatzen (6); zein hizkuntzatan mintzatzen (6); zen mintzatzen (7); ziren mintzatzen (6)
mintzatzera joan (6)