Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikuspegi guztien gainetik, nazioarteko mintzaleku bat izatea garrantzitsua dela azpimarratu zuen Joanek, gatazka behar den distantzia eta lasaitasunarekin begiratzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
EAko kideak proposatu zuen alderdiek «mintzaleku hori euren eskubideak indarrean dituzten baina adieraztea galarazten zaien herritarrei» eskaintzea. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Zutitu, eta tximista baino arinago iritsi naiz bisitarien mintzalekura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.
Orain, kartzelaz kartzela imajinatzen duzu estatuko bideetan barrena; mintzalekuetan, askatasunaren mugetan jarritako sare eta burdin zirien beste aldean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 49. orr.
Bisitaldietako gelan hamar mintzaleku zeuden, hamar "taquilla", kristalez gu presookiko isolaturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.
Hitzaldia bukatu zuenean, Frantzisko mintzalekutik jaitsi zen, eta gotzain jauna eta biak gotzaindegiko elizan sartu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.
Lavapiesen edozein txokotan aurki daitezke telefono mintzalekuak edo elikagai bereziak saltzen dituzten dendak. Berria - Harian 2005-03-09
Jamal Zougam marokoarrak Lavapies auzoan telefono mintzaleku bat zuen, hain zuzen ere. Berria - Mundua 2004-03-23
N. herritarra atxilotu zuen, San Frantzisko kalean garai hartan zeukan mintzalekuan. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Ez zaie zilegi ahizpei mintzalekuan edo sarean hitz egitea, abadesaren edo bere bikariaren baimenik gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Ez da mintzalekua deskribatzen; baina barruko aldetik zapia jartzeak kanpoko aldetik beste zerbait zegoela esan nahi du; Inozentzio IV.aren erregelaren arabera, oso fin zulaturiko xafla bat zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1181. orr.