Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erabaki genuen gutarik batek, aldizka, nahi zuenaz mintzaldi bat edo gehiago eginen zuela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.
Mintzaldi horietarik gehienak frantsesez egin ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.
Ilabete guziz mintzaldi bat izanen da. Herria 2002-11-28
«Nire alderdia» gora eta «nire alderdia» behera iragan du mintzaldi gehiena. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
-Eta zer, tronuaren mintzaldi hori, irakurri al duk? -galdetu zion Gavardek, mahai gainetik egunkari bat hartzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Aberriaren aldeko mintzaldi bat aditu zen, eta gero Don Karlosek, mintzaldiaren bukaera errepikatuz, oihu egin zuen: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.
Orotara 18 liburu euskaraz, kontatu gabe iritzi artikulu, mintzaldi edo pastoralak. Berria - Kultura 2004-03-10
Gogoan dut ETBk zuzenean eskaini zuela behin haren mintzaldi bat. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 71. orr.
On Camillok mintzaldi luze bat hasi zuen, eztiki. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 303. orr.
“Gure herriak -esan zuen mintzaldi ospetsu batean-, gaixotasunik larriena du: buruzagiek ez dute jada agindu nahi”. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.
Ekitaldi, mintzaldi eta solasaldi mamitsuen ondotik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 166. orr.
Haien mintzaldi sutsuak irrigarriak zitzaizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Diputatu eta errepublikar kartsu honek mintzaldi iraultzaile sutsuak idazten zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.
Milaka gazte murgildu dira festa, ikastaro eta mintzaldi giroan. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Haurren elikadurak itxi zuen mintzaldi zikloa. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Alabaina, oraindik badugu aukera mintzaldi leihaketa honetan etsaia gainditzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 245. orr.
Gisa berean, mintzaldi eta eztabaida gunea indartzeko xedea dute, zinezko trukaketa gune bat bilakatzeko. Berria - Harian 2005-04-07
Sartzea deneri eta urririk idekia, bai erakusketarako bai mintzaldi-diaporamarako. Herria 2004-03-11
· Euskal Kultur Erakundeak eta Baionako ospitaleak antolatzen dute mintzaldi-solasaldi bat, apirilaren 15ean, ostiralez, 20.30tan, Baionako merkatal ganbaran. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Baionako OIP taldeak mintzaldi-elgarrizketa bat antolatzen du Mattin Megadendan. Herria 2004-01-15
Euskararen geroa ez dela bulego hetsietan utzi behar uste du Hizkuntza Kontseiluak, horrengatik antolatzen du mintzaldi-debate publiko bat, "zer politika euskararentzat" gaiaren inguruan. Herria 2002-11-21
Baigorriko kantonamenduko Basaizea elkarteak bere aurtengo mintzaldi-debate zikloa abiarazten du. Herria 2005-02-03
Filmak eta mintzaldi-eztabaidak, erakusketak, azoka, kontzertu... Herria 2005-04-14
Larunbatean, Baionan, Mattin Megadendan, mintzaldi-eztabaida laborantzako sindikalismoaz eta Laborantza Ganbaraz, aratsaldeko 2.30etan. Herria 2005-05-26
Mintzaldi kontu beti, Kabana Handiak tokian tokiko erran-merran, pasadizo eta gertakariak aipatuz irtenaldietako herri bakoitzean egingo dituenak, jakina, arreta bereziz segituak izango dira. Berria - Kultura 2004-02-03
erakusketa eta mintzaldi (5); euskarazko lau mintzaldi (3); mintzaldi bat antolatzen (3); mintzaldi bat egin (8); mintzaldi bat eginen (6); mintzaldi bat emanen (3); mintzaldi bat eskainiko (20); mintzaldi bat izanen (5); mintzaldi eder (5); mintzaldi eta eztabada (4); mintzaldi eta lekukotasun (3); mintzaldi eztabada (14); mintzaldi eztabada bat (6); mintzaldi eztabadak (3); mintzaldi eztabaida (29); mintzaldi eztabaida bat (6); mintzaldi interesgarri (3); mintzaldi labur (3); mintzaldi mamitsu (5)
hasi zuen mintzaldia (3); jaunaren mintzaldia (4); lehen mintzaldia (3); mintzaldia bururatu (3); mintzaldia egin (6); mintzaldia egin zuen (5); mintzaldia frantsesez (5); mintzaldia izan (4); mintzaldia izanen (3)