Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mimesis analogiaren aski sinonimo egokia da, funtsean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.
Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa [...] mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.
Ez dezagun pentsa ordea Petrarcaren antzinatearekiko jarrera hau mimesis antzu eta itsua zenik. Berria - Kultura 2004-10-02
Jarraitzaile ohien jarrera aldatu egiten da, mimesian adierazitako miresmenetik gerrara daraman etsaitasunera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.
Bere jarrera zibilizazio horrekiko ez da jadanik begirune eta mimesizkoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.
Arteak tradizioan zuen mimesi-funtzioak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.
Iraultza mimesi-egintza atzeratu eta ondorioz lehergarri gisa defini daiteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.
Kapitelean, ikusten da zuzeneko mimesi-prozesu baten (kapitel korintoarra akanto-hostoz inguratutako saskitxotik "asmatzea") eta beste prozesu geometriko huts baten [...] arteko diferentzia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.
Modelatzearen mimesi-ahalmena [...] ez ote den izan ezaguera modu nagusia milioi bat urte edo gehiagoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.
Ispilu-alderdia, mimesi-alderdia gehiago azpimarratu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.
Egia balitz etxera eramandako grabatu hartan bazegoela figurazioa [...] mimesi gradua oso primitiboa izanik ere? «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.
Kanpoko ezaugarriak imitatzen dituztelako, beste era batera esanda, mimesi bidez, alegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 429. orr.