Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mounierekin ibili zela istant batez eta iduritu zitzaiola ez zela pentsalari bat, militante bat baizik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 122. orr.
Euskal gizartean, ostera, ez da langilerik: militanteak badira, borondatezko lana egiten dutenak ere bai, eta ordainduak diren kudeatzaileak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.
Claret hura, CNTko militante baten semea zen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.
Bazebilen militanteen artean eskuliburu gisako bat, komisariatik pasatu behar genuenerako prestatu nahi gintuena. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 70. orr.
Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena, eta haizea aldatzen bazen organizazioak pagatuko zuela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Militarismo musulman iranikoari biktima hindu eta kristau ortodoxoek eurak militante bihurtuz erantzun zioten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.
Euskararen militanteak ziren biak, gainera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.
Animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Idazle izateak kulturaren militante izateko aukera gehiago eskaini dit. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.
Gure lantokian militanteegiek pot egiten dute lehenago edo geroago. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 34. orr.
Egoera berean dago Georges Ibrahim Abdala ere, FARL Libanoko Indar Armatu Iraultzaileetako militante komunista. Berria - Mundua 2004-12-04
Hortik, beharbada, militante soila ez zarela atera dezake. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.
Kontua da gure belaunaldikook errespetua izan geniola, faxismoaren aurka militante ezkertiar zintzoa izan zelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.
Jarduera militarrak militante despolitizatuak sortzen omen zituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.
Nola ukatuko duzu pistola zurea dela, Frantziako estatuan errefuxiatuta zauden militante ilegala bazara, eta olio-mantxa aurkitu badizute? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.
Nire delitu bakarra militante independentista izatea da. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Ponentziak buruz ikasten dituen militantea, militante txarra da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.
Sare trinkoa osatu dute, militante aktibo kualifikatuen lana eta sektore zabalen mobilizazioa lotzen dituen kate-maila dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.
Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.
Militante libertario zintzoek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Behin, militante lan hori Galarretan antolatu zen Aberri Egunean, Txokoren gain geratu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 24. orr.
Segur ere, urte erdiko ixiltasun horrek erran nahi duela militante belaunaldi berri bat borrokari lotu dela. Herria 2004-07-01
Zamaria eta beste batzuk buru zirela, militante-talde batek behar bezalako zatiketa bat eragin zion alderdiari. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.
Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Ez naiz hasiko jasotzen Txikiaren militante-bizitzako pasadizo zirraragarrienak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.
Hala da F. W. Foerster (1869-1966) pedagogo eta pazifista militantearen kasuan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.
Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu, gure hizkuntzako militantziari, herri militante batean bizi garelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.
Hegoaldetik jinarazi irakasleekin funtzionatzen zuten eskola militanteak sortu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 27. orr.
Imajinaturikoa bezalako eliza militante bakar bat ezartzeak ez luke gizakia jatorrizko bekatutik garbituko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.
Urtean mila ordu inguru ematen ditut lan militantean, ordaindutakoak baino ordu gehiago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Feminismo militanteari esker. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.
Prentsa abertzalearen estigma militantea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.
bizitzaren militante (4); colonna militante (4); eajko militante (4); eeko militante (4); eliza militante (3); eskubideen aldeko militante (3); etako militante (12); euskal militante (5); ezker abertzaleko militante (14); ezkerreko militante (3); kimikari militante (5); kulturaren militante (6); militante abertzalea (4); militante abertzaleak (3); militante aktibo (3); militante andana (3); militante antifaxista (3); militante ezaguna (3); militante gazte (3); militante gazteen (3); militante historikoa (10); militante historikoaren (3); militante independentista (7); militante izan (10); militante izatea (3); militante komunista (5); militante nazionalista (8); militante ohia (3); militante politiko (3); militante sozialista (3); pse eeko militante (4); psko militante (5)
segi mugimenduko militantea (3)
etako militanteak (3); euskal militanteak (4); ezkerreko militanteak (4); militanteak dira (3); militanteak izan (4)
abko militanteek (3)
euskal militanteen (4); militanteen aurka (4); militanteen omenez (3); oinarrizko militanteen (4)