Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eliza eta oposizio demokratikoak deiturik, milioika joan ziren armadaren tankeen blokatzera. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 191. orr.
Txinan, GIB birusa dutenak milaka barik milioika direla diote erakunde horiek. Berria - Gaiak 2004-05-11
Milioika dira gaizki elikatzen direnak. Berria - Gaiak 2004-03-24
Ez dira aspertuko zure belarriak aingeruen soinu eta kanta gozoak aditzez, eta milioika joango zaizkizu urteak, denbora apur bat baizik ez balira bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.
Konbinazioak, beraz, milioika izaten ahal ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Errege hilkor batek, urrezko txanponak milioika baleuzka eta horiek zilarrezkoak balira bezala goraipatuko balitzaizkio, ez al luke hori iraintzat hartuko? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.
Aita saindua Filipinetara etorri zelarik, jendeak milioika bildu zituen Manilako Rizal parkean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 168. orr.
Izarrak, planetak, kometak, milioika mugitzen dira espazioan, hasierarik eta bukaerarik gabe, batere planik edo zertarakorik gabe. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.
Fusil-ahoak milioika ageri direla hodeietarainoko horma menderakaitz haietako kanoi-zuloetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.
Ez da, ordea, mundu bakar bat, milioika mundu dira, eta gainera munduok ez dira izarrak edo planetak, asteroideak edo kometak, baizik eta lekuak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 25. orr.
Organo sortzaile munstrozko bat, arrain besterik ez bezalako batek itsasoan arrautzak egingo lituzkeen bezala, espazioan zehar milioika mundu ereiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.
Beste enpresa asko desegin ziren, milioika lagunek bere aurrezki guztiak galdu zituzten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.
Goseak hiltzen bizi diren milioika haurrek ongi merezia dutela heriotza. Pako Aristi «Note book», 2005 - 62. orr.
Milioi eta milioika hinduk arratoiak Ganesh jainkoaren "mezulari sakratuak" direla uste dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.
Geroz eta ozenago entzuten dut hurbiltzen ari den eta hilko gaituen trumoia, milioika pertsonaren oinaze bera sufritzen dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.
Ni lasai eta seguru nabilen milioika etsairen erdian, ez naiten ezagutzen eta iseka egiten zienat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 118. orr.
XV. eta XVII. mende bitartean San Lucar de Barramedara sartu ziren milaka kilo urre eta milioika kilo zilarren egungo balioa ez litzateke ez txantxetakoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.
· Matematikan, denbora ez da "zenbatzen", milioika mila urte igaro zein ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.
Modua dago orain zeinahi ere gene bakartzeko, hura bakterio batean milioika aleka ugaltzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.
Zeren gizonek Auschwitz eraiki baitzuten, eta Auschwitzek milioika gizakiak irentsi baitzituen, eta nire lagun asko, eta biziki maite nuen emakume bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.
Hala lortu dute bizidunek, milioika espezie berriak eratuz, apurka-apurka gure planeta osoa hartzea, bazter guztietara hedatzea, zoko posible guztietara. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
Pinu horiek, hondar hori, enbor zahar hori, milioika giza begiek begiratu dituzte, kaitik poliki-poliki bagoiak hurbildu eta gero... Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 57. orr.
Eraikin handiek isilik eta hutsik ematen zuten gau osoa; euren milioika leihoek, berriz, ilun. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.
Baina mundutxo hura huskeria bat besterik ez zen, izpi bat hutsune infinitu ilunean, argitxo motel bat milioika eta milioika argitxo motelen artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
Baditugu orduak; gure bakoitzak milioika eta milioika mende hartzen ditu bere baitan eta hala ere beti sobera ditugu; baditugu minutuak, jauzika dabiltzanak airean, eta baditugu segundoak, tximistargien modura eztanda egin eta gero presaka galdu egiten direnak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.
Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia, baina ondorioz milioika eta milioika lagun bizi izan dira urteetan zehar beste milioika laguni bizkarra emanez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.
duela milioika urte (11); milioika ale (3); milioika ale saldu (3); milioika dira (5); milioika dolar (16); milioika dolarreko (3); milioika eta milioika (9); milioika euro (6); milioika euroko (10); milioika gizaki (6); milioika hegazti (6); milioika hegazti hil (3); milioika herritarrek (4); milioika lagun (24); milioika lagun bizi (3); milioika lagun hiltzen (4); milioika lagunek (6); milioika lagunen (5); milioika oilasko (3); milioika oilasko hil (3); milioika pertsona (19); milioika pertsona hil (5); milioika pertsona hiltzea (4); milioika pertsonak (4); milioika pertsonaren (8); milioika pertsonen (3); milioika tona (4); milioika urte (14); milioika urteko (3); milioika urtetako (3); milioika urtetan (3)