Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
800 metro luze ziren kableak, eta 62, 5 milimetro lodi. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Gainera Astra baten jabe naiz, bederatzi milimetroko sei balaz ondo kargatua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.
16 milimetroko zinema lanean. Berria - Kultura 2004-07-16
35 milimetrotan gero eta jende gutxiagok filmatzen du. Berria - Kultura 2004-08-20
Milimetro bat laburragoak zirela besteak baino. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.
Behin edo behin haur talde bat joan, eta birarazten saiatu ginen, baina ez genuen milimetro bat ere mugiaraztea lortu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Lubrikazioak emaitza oso onak ematen baititu, baita olio-geruza milimetro baten milarena baino ez denean ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Milimetro gutxi batzuetako zuntz haustura txiki bat duela. Berria - Kirola 2006-04-19
Nanometro bat milimetro baten milioiarena da. Berria - Gaiak 2004-09-30
Medikuek bi milimetro koadroko zelula zatiak jarri zizkieten begietan. Berria - Gaiak 2004-10-31
Milimetro kubiko bat odolek 250.000 plaketa inguru ditu normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.
Lupa erabiliz ondo ikusten zen hori-laranja kolorea apur bat mugituta zegoela, txuriari zegokion aldean sartzen zela, milimetro-hamarren batzuk, bederen, jaten zizkiola. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Egunean milimetro heren bat hazten da gutxi gorabehera ilea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Bultzada bakoitzean milimetro erdi bajatzen zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.
ELAk gogor gaitzetsi zuen ituna, Adegi «apiriletik ez delako milimetro bat mugitu». Berria - Ekonomia 2004-12-21
Milimetro bat ere ez da egin aurrera Euskal Herriari eragiten dioten arazoen konponbidean. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Horretan ez dago milimetro bat amore ematerik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.
PPk lortu egin du, PSOEk espetxe politika milimetro bat ere mugitu ez duenean, Gobernua amore ematen ari den susmoa zabaltzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Zuzenbide Estatuak ez duela «milimetro bat bera ere atzera egingo terrorismoaren aurkako borrokan». Berria - Harian 2006-03-10
«Ezker abertzalea bere tesi tradizionaletatik milimetro bakar bat ere» ez dela mugitu. Berria - Euskal Herria 2004-08-21