Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
milikari 1 izond milikatzen duena. ik milikatzaile.
Ez zegoen etxeko-lanik itzaliko zuenik itxuraz beti barruan piztuta zeukan su milikaria. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.
Euri ondorengo oihan zola bezain mardoa zen ahoa, ene aluan milikari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 27. orr.
2 iz milikatzen duen pertsona.
Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Zuzendariaren gelatik irteterakoan, Jon Ozamizek eta Lurdes Arrondok, ipurtzulo milikari haiek, begiratu gaiztoa egin zioten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.