Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Demagun munduan artikulu edo salerosgai bakar bat besterik ez dela, edo bakar bat erosten dela, eta dirua bezala zatitzen dela; salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio; bataren totalaren erdia, bestearen totalaren erdiari; bataren hamarrena, ehunena, milarena, bestearen hamarren, ehunen, milarenari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.
Hazbete baten milarena baino diametro txikiagoa dute beira-zuntz finek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Lubrikazioak emaitza oso onak ematen baititu, baita olio-geruza milimetro baten milarena baino ez denean ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean, eta denbora horretan ez dio beste ezein estimuluri erantzuten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Schumacher eta Barrichello parez pare ziren helmugan, baina milaren batzuen aldeaz denbora monitoreek Schumacher jarri zuten buru. Berria - Kirola 2004-06-22
Milarenetan aukeratu nahi baduzue, 56 milaren. Berria - Kirola 2006-04-04
Milisegundo batzuen muga onargarriaren barruan gertatzen bada erantzun hori, milimetro milaren batzuetara izango da eraginkorra difusioa, baina ez harago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Eskerrak, tiroa jaurti eta segundo milaren bat lehenago lurrera bota nuen neure burua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.
Lurraren ardatzaren inklinazioa segundo-milaren bat aldatu eta, hartara, hiru mikrosegundo azkarrago mugitzen da orain planeta. Berria - Harian 2005-01-12
"Galtzen" den denbora horretatik gehiena erretinan galtzen dela frogatu ahal izan da (150 segungo milaren horietatik 100, segundo hamarren bat; nabarmentzeko denbora, zinez). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.
Ikusten al dugu existitzen diren gauzen ehun milarena ere? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.
Normalean, gehigarri moduan erabilitako partikulen tamaina 10-300 mikren inguruan ibiltzen da (metroaren hamar milarena gutxi gorabehera). Berria - Gaiak 2004-09-30