Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
milafrangar (orobat milafrankar g.er.) izlag/iz Milafrangakoa, Milafrangari dagokiona; Milafrangako biztanlea.
Jean Saint-Pierre milafrangar apezpikuaren agurra. Herria 2004-04-08
Huna beste liburu bat biziki ederra, Severine Berger milafrangar gazteak egina: margolariek nola ikusten zuten gure Euskal-Herria hogoigarren mendeko lehen partean. Herria 2001-05-31
Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra. Herria 2004-07-05
Milafrangar guztientzat berri ona baitzen, eta guretzat ere bai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 335. orr.
Dena den, bere su guzia erakutsi du milafrangarrak halere, eta bere joko negurtu hura itsasuarrak. Herria 2005-02-03