Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kosmoseko mikrouhinek. Berria - Gaiak 2006-03-30
Espazioko hainbat guneetatik datorren mikrouhinen distira neurtu dute, eta tokiaren arabera alde handia dagoela ikusi dute. Berria - Gaiak 2006-03-18
Iruñean mikrouhinek eragindako «kutsadura iturri berria» dagoela. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Frekuentzi handiagokoak dira mikrouhinak, infragorria eta ikusten den argia, eta gehiago absorbitzen ditugu (mikrouhinek gure ur molekulak berotzen dituzte). Berria - Gaiak 2004-11-25
Pentsatu zuen hodiak sorrarazten zituen mikrouhinek urtu zutela txokolate zati hura. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Sukaldean Txemak esnea mikrouhinean sartu du, eta txinpartak entzun ditugu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 47. orr.
Kafesnea mikrouhinean berotzen jarri, eta eguneko lehenengo zigarroa piztu du patxadaz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 145. orr.
New Yorkeko amona batek bere katua garbitu eta, hura lehortzearren, mikrouhin labean sartzea bururatu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 24. orr.
Zartaginean edo mikrouhin labean egin daitezke hanburgerrak. Berria - Harian 2005-08-21
Mikrouhin labean berotu eta hura jaten zuen gose zenean, denbora gutxien galtzeko era zelakoan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 86. orr.
Florenek bi baso esne atera ditu mikrouhin labetik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.
Mikrouhin labeek, esaterako, kontsumitzen duten argindarraren %40 erloju digitalean joaten da. Berria - Gaiak 2006-02-01
mikrouhin labe (4); mikrouhin labean (7)