Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mikrokreditu (orobat mikro-kreditu g.er.) iz oso diru kopuru txikiko kreditua. ik mikromailegu.
BBK Gazte Lanbidean eta BBK Solidarioa fundazioek 18 milioi eurotik gorako mikrokredituak eman dituzte jada, eta 4.700 lagunen baino gehiagoren eskaerei jaramon egin diete. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Ordutik 1.367 enpresa ekimenetan esku hartu dute, eta 16 milioi eurotik gorako mikrokredituak eman dituzte. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Mikrokredituak funtsezko tresna direla gizarte bazterketa apaltzeko. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Managuako auzo txiro eta baztertuetan bizi diren biztanleentzat Mikrokredituen Programa bultzatzea. Berria - Kultura 2004-04-23