Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
miarriztar (orobat miarritztar g.er. eta miarritzar g.er.) izlag/iz Miarritzekoa, Miarritzeri dagokiona; Miarritzeko biztanlea.
Max Brisson miarriztar hautetsiak. Herria 2003-01-09
Ezker paretan, Eneko Bessonartek bere miarriztar lagunarekin gazteen lehiaketaren finala irabazi du. Herria 2004-04-01
Jean Crouzet miarriztara Luzaiden atxilotu zuten 1943an. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 70. orr.
Lehen zatia ereman dute airez aire Miarriztarrek 20 eta 3 zirela. Herria 2004-11-04
Ez nintzen bakarra telebixtaren aitzinean larunbat aratsaldean ikusteko errugbi partida Miarriztarrak Paristarren kontra. Herria 2005-04-28
Eguerditan, Agileran plantatu aterbe zabalean, zikiro jatea, miarriztarren bazkari herrikoia. Herria 2005-11-10