Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mezkita (129 agerraldi, 8 liburu eta 46 artikulutan; orobat meskita 309 agerraldi, 17 liburu eta 119 artikulutan, moskita g.er. eta moskeo g.er.) 1 iz musulmanen kultu edo gurtzara xedaturiko eraikina.

Ahal duenean, arropak garbitu, bainua hartu eta mezkitara joaten da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Zoko batean ibili da lehendabizi, meskita batean sartu da gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatuak mezkita egiteko egoitza utziko zigula erran digu behin eta berriz.  Herria   2003-03-20

Hindu buruberoek, 1992ko abenduan, Ayodhyako Babri mezkita desegin zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

VII. mendean eraikia da mezkita; zutabeetarako islam-aurreko erlijioetako tenpluetakoak baliatu dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.

Urre koloreko kupula ederra zuen mezkita iragan asteazkenean suntsitu zuten.  Berria - Harian   2006-02-26

Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Meskiten zabaldia itsasbazterrarekin lotzen duen auzo horretan maila guztietako hotelak eta pub bat edo beste daude.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Uzbekistan-en gaindi joanik jin zaizkit burura herri hartan ikusi nituen edertasunak, bereziki Bukhara eta Smarkand hirietan: jauregiak, mezkitak, harresiak erdi aroan eta geroxago eraikiak, zibilizazio eder baten lekuko.  Herria   2004-01-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Xiiten mezkita nagusietako bat zen (Urrezko Mezkita ere deitua).  Berria - Harian   2006-02-26

Hirurehun metrora, meskita txuri txiki bat aurkitu genuen, ate ondoan kuxkurtuta bi eskale zituela, eta bidea aldapatsuagoa egin zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Alde batean Meskita Urdinaren liraintasun argia, beste aldean Santa Sofiaren sendotasun iluna, tartean lorategi oparoak, jendea paseoan...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Goiz eta arratsalde neure gelatik entzuten nituen musulmanek inguruko mezkita-dorretik otoitz-ordua dela oroitarazteko egiten zituzten oihuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Handik meskita alboko sohornetara joan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al askari mezkita (3); bagdadeko mezkita (6); mezkita sunita (7); mezkita sunitak (4); mezkita sunitari eraso (3); mezkita suniten (3); mezkita xiita (5); mezkita xiitaren (5); samarrako mezkita (5)

al askari mezkitaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus