Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Meza hura ere biziki ederra izan zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.
Latinez zen orduko meza, eta sermoia bai euskaraz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.
Orduen liturgia eta meza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1161. orr.
Halarik ere, operarik ezean, datorren igandean haren meza kantatu bat duzue katedralean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.
Larzabaleko eliza kalostra peradino betea zen eta lekuko koralak lagundurik biziki meza ederra izan da. Herria 2003-09-11
Igandeetako mezan lehenbiziko ilaran esertzen zen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.
Adierazpenok Donostian egin zituen, Koruko Amaren aldeko mezan. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Milako bat jende bada mezan. Herria 2002-09-12
Iragan igandean Hazparneko elizan 10,30eko mezan ospatu dugu gertakaria. Herria 2004-06-03
Mezako ardo goxo hark goragoko sentsazioetara eraman zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 38. orr.
Otoitz-liburuko egun guzietako zatiak, emaiten ez nuen mezako otoitzak, sainduen litaniak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Zergatik ez zara igande goizeko mezara etortzen? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Egia da ere gero eta jende gutiago joaiten dela mezara igandetan eta beheiti doala erlisionea. Herria 2003-04-24
Doi-doia igandetako mezara joaten zen, baina sekulan ez zen egoten nehorekin hizketan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Mezatik ateratzean, denak egon gira hurrupa fresko baten hartzen. Herria 2003-09-04
Egun osoa daramat toki batetik bestera -aitortu zuen, mezatik landa-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.
Ebanjelioaren pasarte hura igandeko mezatan entzuten nuelarik, ederki asko nekien zertaz ari zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Lantokira edo mezatara zihoazen gizonak, burumakur eta isilik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Mezatara etorritako asko, etxera bidea hartuta eguerdia baino lehenago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 130. orr.
Katolikoa zela erantzun zidan, mezatara joaten ez bazen ere. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 87. orr.
Sakristian geunden biok, bera mezatarako janzten eta ni banku batean eserita. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.
Eguerdiko ordubatean mezatatik bueltan etxeko sukaldean salda hartzen ari zen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 163. orr.
Kandelatxo hori Kandelario goizeko mezetan bedeinkatua zela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.
Ez bide zen gogoratzen mezetan aditutako gauzekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.
Mezetara joan aurretik lisatu behar omen zuen alkandorarekin eta pasaratu behar omen zituen galtzerdi maiztuekin atera zen gelatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 23. orr.
Ez ziren kalean ibiltzen, ez mezetara joaten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 114. orr.
Ez zenuke nahiko zure neba mozkor-mozkor eginda agertzea mezetara, ezta ba, Allie? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Apaiz bat agertzen da, mezetarako jantzian. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Zurrumurrua kurritu zen meza ukanen genuela igandetan, lanetik landa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.
Aita abadeak kantatu zuen meza, Bazkoz, predikuarekin, latin klasikoenean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
Eta gaur adixkidek beren atxikimendua erakutsi diote, meza eder bat kantatuz eskaini baitakote beren azken agurra. Herria 2005-07-28
Meza bukatu zenean, denak jarri ziren ilaran umeen atzetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.
Mezak goiz-goizean hasten dira, egunsentian. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 182. orr.
Gero hitzaldia egiten zien eta meza ospatzen; eta Frantzisko dohatsuak mezako ebanjelioa kantatzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.
Filotti meza huts egin baino lehen familia osoa hiltzen utziko zuen elizkoi horietako bat zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.
Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 137. orr.
Gaur pope batek elizkizunak egin ditu han, meza-jantzia soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.
Eta kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.
Lehen jarduna gauerdian egingo da; bigarrena, egunsentian; hirugarrena, meza orduan. lagun eta ezagunek emandako meza-diruak ez zituen bidaiaren gastuak inolaz ere ordainduko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.
Apostoluen meza hitzak San Bonabenturak erantsiak dira, ez daude iturri zaharragoetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 751. orr.
Meza-bezperak egun guziez kantatuko zituena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
· Aita meza-laguntzailea zen eta apaizari elizakoak ematen laguntzea gustatzen zitzaion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
ik beherago 16. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Erizaina isildu egin da, apaizak hasiera eman baitio eztei-mezari, eta ez dizkit xehetasun gehiago eman. Gaur goizean izan da herri-meza, eta gero, urtero bezala, aurreskua. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.
Esker-mezak atera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.
Baina musika ona eta handiosa aditu nahi baduzu, musika solemnea, ez zenuke datorren igandean katedralean emaitekotan diren Monteverdiren meza galdu behar... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.
Johan Duijck zuzenduko ditu eta Dvoraken Meza Do maiorren eskainiko dute ikasleek. Berria - Kultura 2004-08-10
Verdiren Requiem meza interpretatu dute La Hayan eta Utrecheko emanaldietan. Berria - Kultura 2004-11-21
Juanjo Menak, zuzendariak, interpretazio ederra atera zion Bachek asmatutako meza zail eta erraldoiari. Berria - Kultura 2004-12-18
Han, On Camillok hil-meza eman eta zerraldoa bedeinkatu zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.
Ehorzketa egunean ukan du biziki jenderen otoitzen laguntza: hil-meza, bi apezek emana, hunkigarria izan da. Herria 2003-09-04
Luis Elejabeitia gure osaba Deustu auzoan hil zen eta hil-meza San Pedro elizan izan genuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.
Mutiko koxkorrak ginela hil zen, eta gogoan dauzkat negar-saio luzeak, hileta-meza are luzeagoak, maisuen hitzaldiak, herrira etorri ziren jaun handi haien auto beltz are handiagoak... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.
Dies Irae Azken Juizioko eguna deskribatzen duen erdi aroko eresi bat da, hileta-meza batzuetan kantatzen dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.
· Hartara, eskari hura jaso zuenean, beltzez jantzitako mezularia beste mundutik etorria zela begitandu zitzaion [Mozarti], hileta-meza beretzatt eta ez besterentzat idazteko eskatzen ziola. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.
Baina, badakizue, marinelak herriko seme jatorrak dira, eta bihar San Sebastian eguna denez, San Bizenten meza bat ateratzeko eskatu didate. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.
Ez ziren meza-emaileak falta, baizik eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.
Besterik nehor ez zen eta meza emailearen hitzek oihartzun hutsala zuten, eraikuntzaren paretetan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.
Frantxua Garat meza emaile beste hiru apezek laguntzen zutela. Herria 2003-09-18
Baigorriar andana bat baginen, Mixu Otonos ere han zen mezemaile. Herria 2003-05-29
Meza emaile, Michel Oronos, deneri ongi etorria eginik kartsuki oroitarazi daukuna nor ginuen Xan Hiriart. Herria 2005-09-15
· Meza emaile hiru ministro, Sarkozy apez nagusia eta haren laguntzaileak Devedjian eta Delevoye, bakoitzak egin duela bere predikua Estaduaren deszentratzeari buruz Herria 2002-11-21
Emeki-emeki meza emateko puskak bildu zituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.
Anaiak bizi diren lekuetan egunean meza bat bakarrik eman dadila, Eliza santuaren moldearen arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.
-Lapurdi osoan ez da aurkituko meza gordeka ematen duen apez ukoegile bakar bat, ez eta mugaz haraindian frantses herritarrik bataiatuko edo ehortziko duenik ere! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Leon Marty bostetako meza ematera baitzihoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.
Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.
Meza Berria emateko bezperetan! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.
Mendiz joaten omen zen Leitzatik abere gainean, egunero meza ematera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.
Zenbait penitentzia salbagarriren egiteko eta agindu dizkioten aukerako meza batzuen emateko gisan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.
Goizean 10,30eko meza entzun ondoan, Nafarroako ostatuan egin dute zintzur bustitzea. Herria 2004-12-09
Meza entzutera joateko ohitura zuen Jexuxek, fraileetara, urteak betetzen zituen bakoitzean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 145. orr.
Gero konfesatu, meza nagusia entzun eta komulga ezazu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Meza ermitan entzun ondoren, Jentilsoloko belazean eseri, eta bertan bazkaldu ohi genuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.
Goizean 11 orenetan herriko elizan esker onezko meza bat entzun dute beren familiaz-jendakiaz eta adixkideez inguratuak. Herria 2002-11-28
300 bat meza entzule ere baziren. Herria 2003-07-03
· Etorri niz bilkura huntarat bainan hemen nago fedegabe bat meza batean entzule bezala... Herria 2002-11-21
Apaiz bakoitzak esan bitza hiru meza. osabaren betiereko atsedenaren aldeko meza esan zezaten enkargatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.
Ondoren, eskopeta berriz kargatu, berriro ezkilatxoa jo eta apaizak, bere onera itzulita, lasai jarraitu zuen meza esaten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.
Azaroaren 11ko omenezko meza isiletan batez ere, orduan zuelako egiazki sentitzen zinez laxoa eta herabetia izan zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Lehen meza, isila zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
Egun horretan, penitentzian, Probidentziak naraman lekuan, meza isil bat entzunen dut, Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.
Horretarako -esan zuen Santxok-, ezkondu gabea izan beharko du ezkutariak, eta meza laguntzen jakin beharko da gutxienez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.
Meza laguntzen ari zen, eta apaizak ostia sagaratua altxatzean, ostia hori bizirik zegoen haur txit polit bihurtu eta aldatua ikusi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
· Helduden igande 17an Arin Donibane Lohizuneko koralak gure elizan 11 orenetako meza lagunduko du. Herria 2002-11-14
Ez zen nehor menturatu Marexalaren izena sartzen meza nagusiko otoitzetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.
Gero meza nagusia predikuarekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
Meza nagusi abestua antolatu zuen lagun biak auzotik lekutu zirela hilabete konplitu zen igandean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.
10ak eta erdietako meza nagusian parte hartuko dute eta alegeratuko beren musikarekin. Herria 2004-11-18
Erlisione faltsu baten kide zela, meza nagusi beltzak bere etxolan emaiten zituela pagano jainkosa batzuen ohoretan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.
Meza-liburua poltsikoan zenuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.
Kunderrak eta igandeetako meza liburua gau mahaiaren gainean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 55. orr.
Meza-liburua hirugarrenez zabaltzean, Kristok esandako beste hura azaldu zen:[...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 944. orr.
Azkueren hiztegiaren bi tomoak, azpian, eta neurriz neurri gainerakoak, harik eta gain-gainean Orixeren meza liburua jarri dudan arte. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.
Baionako "Eskualduna" astekaria, komuzki meza ondoan erosten zena eliza bortan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.
Meza ondoan zeremonia eta loreak eskaintzea hil hobiaren aitzinean. Herria 2004-05-06
Meza ondoren eman zioten azkenean lurra, jakina denez, Sukarrietako hilobian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.
Gu iritsi ginen azkenekoak, meza ondoren taxistarekin Tolosara jaitsi ginelako fotografiak ateratzera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 173. orr.
Otu zaio Leon Marty likits horrek agindu ote dion loreena umeari, eta meza ondoren itxaron dio eliz atarian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.
Behin bixiatu eta gero, hura poza gurea, mezondoren batean, osabaren batek edo, esaten bazigun: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.
Meza ondoan, ehunka lagunek, artzain, laborari eta beste herriaren zerbitzari, erakutsi dute ere beren moldez nola zituzten baieztatzen goizeko erranak. Herria 2003-06-05
Lubineko pilotaplaza estalian, igandero mezondoan zapatak kenduta hankutsik hamaiketakoak jokatzen zituzten mutil baserritar zimel haiek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.
aratseko meza (13); azken meza (6); egun hortako meza (5); eguneko meza (7); ehortz meza (7); ehorzketa meza (11); ehorzketa meza iragan (7); ehorzketako meza (8); eman zuen meza (7); esker onezko meza (15); espos meza (11); euskal meza (14); gauerdiko meza (14); gerlari ohien meza (5); goizeko meza (6); haurren meza (7); hil meza (5); hilen meza (7); hileta meza (10); igandeko meza (32); igandeko meza nagusia (6); igandeko meza nagusian (8); igandetako meza (5); izan da meza (6); izanen da meza (10); jondonaneko meza (5); larunbat aratseko meza (6); lehen meza (16)
meza aintzin (9); meza bat ederra (5); meza bezperak (5); meza bukatu (5); meza bururatu (6); meza bururatzean (16); meza denboran (36); meza eder (46); meza eder bat (14); meza eder batekin (6); meza eder baten (7); meza ederra (25); meza egingo (5); meza egiten (6); meza emaile (39); meza emaiten (9); meza eman (43); meza eman zuen (7); meza emana izan (7); meza emana izanen (12); meza emateko (9); meza ematen (29); meza ematen ari (9); meza ematera (6); meza entzun (22); meza entzuten (8); meza entzutera (11); meza eta zeremonia (5); meza garaian (6); meza hasi (9); meza hastean (10); meza hunkigarri (7); meza hunkigarri batean (6); meza hunkigarria (9); meza iragan (7); meza iragan da (6); meza itsasun (6); meza izan (5); meza izanen (14); meza izanen da (10); meza kantatu (9); meza kantatua (8); meza kartsu (13); meza kartsu batean (7); meza lagunak (5); meza lagunak klikarekin (5); meza liburua (16); meza nagusi (34); meza nagusi bat (7); meza nagusi eder (8); meza nagusi ederra (5); meza nagusia (206); meza nagusia eta (12); meza nagusia klikarekin (5); meza nagusiak (6); meza nagusian (47); meza nagusiarekin (8); meza nagusiaren (11); meza nagusiaren ondotik (5); meza nagusira (5); meza nagusitik (12); meza nagusitik landa (7); meza nausi (7); meza nausia (19); meza nausian (5); meza ondoan (32); meza ondoren (14); meza saindua (9); meza sainduan (5)
omenezko meza (5); sainduaren ohoretan meza (6)
mezak eman (5)
aratseko mezan (8); ehortz mezan (5); ehorzketako mezan (18); gauerdiko mezan (6); mezan aurkitu (5)
hasiko da mezarekin (5); mezarekin hasi (6); mezarekin hasiko (10); mezarekin hasiko da (8)
mezaren emaile (6); mezaren ondotik (25); mezaren ostean (5)
mezatara joan (10); mezatara joateko (8); mezatara joaten (13)
mezatik haste (6); mezatik landa (86); mezatik lekora (7)
igandeko mezetako tenoreak (5); mezetako tenoreak (10); mezetako tenoreak aldatuak (5)
mezetara joateko (5); mezetara joaten (8)