Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskatu bezala, bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Thompson metraileta bat zen, kargadore zirkularrekoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
-Altxa eskuak! -esan zuen, metraileta aterata. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.
Metraileta hartuta joan da! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.
Metrailetari ezkerrarekin eutsiz, eskuinarekin [...] hamar zigorkada eman zizkion ipurdian. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.
Bi gizon sartu ziren, metraileta bana eskuetan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 40. orr.
Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.
Aurreko astean ETAko kide batzuek zibilen jeep bati eraso egin zioten metraileta eta granadekin. «Bizia lo», 2003 - 68. orr.
Baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.
Joanesek lan errexagoa ukan zuen zenbait hilabete lehenago, metraileten kanoien egiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 197. orr.
Eguna urratu zuenean, metrailetak aztertu zituzten, eta soldadu batek, zaharrena bera, nahi gabe katua sakatu eta bala-sorta sartu zitzaion sabelean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Metraileta baten tarrateko labur bat entzun zen, urrun. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.
Pistola baten tiroa eta metraileta baten tiroketa ez bereizteko bezain aguretuta ere ez nago! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.
Kontzientzian kezka izpirik gabe, basa ihizi bat bezala garbituko zuen, metraileta ukaldi batez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 157. orr.
Baina mitralleta ukaldika S.S.ek emaitza horiek laster geldiarazten dituzte. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.
Haren herkideak edo borroka lagunak hiltzeko baliatuko ziren metraileta zatiek ez zioten nihundik ere sabela kilikatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 197. orr.
Nik ere joan behar nuela, baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean... uniforma ezezagun bateko soldadoak tiroka ari ziren mirador-era. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.