Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kordobako frontetik zetorren heriotza-treneko dozenaka prisionero metrailatu zituzten Pozo del Tio Raimundon. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.
Soldata igoera eta sindikatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik metrailatu eta hil zituzten langile batzuei buruz ari gara. Berria - Harian 2006-02-22
Bonbardaketariek herria txikitu ondoren, ihesari eman ziotenak metrailatzeari ekin zioten ehiza-hegazkinek. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.
Trafikoko bi guardia zibil hil zituzten atzo Castejonen tiroz, metrailatuta. Berria - Euskal Herria 2004-06-10
Tren osoa metrailatu zuten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Herenegun etsaien ehizahegazkin batek alemanen beste ehizahegazkin bat metrailatu zuen gure hiriaren gainean, eta hegal bat kendu zion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.
Polikarpov zaharrean egiten dute hegan gure herria suntsitu nahi duen etsaiaren posizioak metrailatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.
Eta gero zorrotz begiratutako treneko makina bosgarren bideko tren metrailatuaren ondotik pasatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.