Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metrailadorea erabili ote duen, hori ere ez dago argi. Metrailadore baten tiro zaparradak bertan hiltzen du, eta auto gidaria zauritzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.
Lewis etxeko hamabi metrailadore portableekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.
Batzuk uatxepeko milizianoak ziren, beste batzuk euskal gudariak, motxila puztuekin, fusil mailatuekin, munizio kutxekin, mapa apurtuekin, metrailadore astunekin pasatzen ziren etengabe. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.
50 kalibreko metrailadore batez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.
105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Beretta 38 A metrailadore baten herskailua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Asmoa han metrailadore bat ezartzea omen zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 86. orr.
Kale gehienetan ikusten dira militarrak; gazteak guzti-guztiak, metrailadorea bizkarrean dutela. Berria - Mundua 2004-11-10
Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka, eta beherantz makurtu dut burua tupustean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Metrailadoreak tiroka hasi dira berriro. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Tardienta aldean metrailadore batek zaunka segitzen zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.
-Metrailadoretako sarjentua izan nintzen ni Itxarkundia batalloian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.
Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.
Saseta metrailadore-batailoiko kaperau ibili zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.
Horren ostean metrailadore-tiratzaile sartu zen armada errepublikazalean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 66. orr.
Abadeak gerratean metrailadore maneiatzaile jardun zuela ere badio biografoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
Palmondoaren oinean metrailadore postua zegoen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 48. orr.
Metrailadore bala batek bihotza erdibitu zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.
Ongi destatutako metrailadore mordoa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 43. orr.
· Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.
Pistola-metrailadore bat zuen eskuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.
Alde egin nuelarik, ez nekien korridorean lubakiak eta metrailadore-hobiak ez ote nituen aurkituko itzultzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.