Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Kristalak hautsi eta metraila erori zen bertara. Berria - Mundua 2004-09-23
Metrailak segatuta hiltzen ari zelarik oraindik betetzeko zeukan lagunak eskatu mesedea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean, alferrik jotzen zuena, ez bazen metrailaren hotsari kontrapuntua emanez haren ikaragarritasuna azpimarratzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.
Lehergailuak trenak iritsi eta orduerdira lehertzekoak zirela, eta metrailarik ez zutela. Berria - Harian 2005-03-10
Metrailatik eskapo baitzetorren eta, menturaz, metrailan sartzekoa baitzen berriro. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.
Berrehunetik gora metraila zauri ei zituen, eta azken olioak ekarri zizkioten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.
Metraila zati haiexek gorputzetik ateratzen zizkidaten artean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.
Harry Blount, Daily Telegrapheko berriemailea, nire ondoan erori da, metraila puska batek jota. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.
Metraila zatiek eragindako lesio bat zuen lobulu frontaletan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.
Eraikinetan ez dago bala edo metraila arrastorik. Berria - Harian 2005-05-19
Herri txiki batean jaioak ginen, nekazari giroan heziak, beraz gure ikaskide hiritarrek kutxan gordetako irainak harrotzen zituzten edo, zehatzago, hizkuntza klasistak eskura jarritako metraila guztia erabiltzen zuten gure aurka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
metraila zati (4)