Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
metalurgiko 1 izond metalurgiari dagokiona. ik metalurgia 2.
Beharginak 35 urte zituen, Bilbokoa zen eta Iurretako lantegi metalurgiko batean egiten zuen lan. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Hiri hori, hortaz, industrigune garrantzitsua da, eta haren inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.
2 iz metalurgia alorreko langilea.
Isil-isilik gelditu nintzen armairu barruan [...] hiru metalurgikoak elkarri besarkaturik lo gelditu ziren arte. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 90. orr.