Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rowling, Harry Potterren sortzailea, seigarren hori idazten ari da egun, eta iragarri du jadanik izenburua: Harry Potter and the half blood prince (Harry Potter eta printze mestizoa). Berria - Kultura 2004-12-01
Gondorko gizakiak zirela esaten zuten, baina egia esateko, mestizoak ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Baina coloureds edo mestizoak kexatu egin dira haiek baztertuta segitzen dutela. Berria - Mundua 2004-04-14
Neska gazte bat errepiderantz zihoan; mestizo eder-eder bat, hogei bat urtekoa, garaia, liraina, lianaren tankerakoa gorputza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.
Mestizoa da Humala, herrikide gehienak bezala, eta Ayacuchon jaio zen eskualde behartsuenetako bat da. Berria - Mundua 2006-01-18
Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.
Blufildarrak kalean: beltzak, mestizoak, zuriak, txinoak, arabiarrak, indioak; Indiakoak zein bertakoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
· Bahiako tabakoaz, kafe ugaritasunaz, Rio de Jaineiroko milioi eta erdi biztanleez, Pernambucoz eta Sao Pauloz irakurtzen aritu naiz, Amazonas ibaia ahaztu gabe: beltzak, mulatoak, mestizoak, %50etik gora analfabeto, eta malaria. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.
Ez dute inoiz ikusi iturriei darien ur hezia baizik, etengailuari emanik bonbillei darien argia baizik, urkilen bidez eutsitako zuhaitz mestizo, bastartak baizik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.
Arlo teorikoan, era berean, ganberak euskal nortasuna «plurala eta mestizoa» dela kontuan izatea eskatu zuen. Berria - Kultura 2004-11-04
Jeinu espainola mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.
Oso hiri mestizoa. Berria - Kultura 2004-04-18
Denborarekin sorkuntza mestizoaren aktore garrantzitsu bilakatu da musikaria, hain zuzen ere. Berria - Kultura 2004-11-11
Klararen etxea alderdi argi-ilun mestizoan zegoen, non Alde Zaharreko mendeetako herdoil goibela Zabalguneko zabor plastifikatu distirantera isurtzen den. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.