Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giménez Caballero Espainiako enbaxadorea izan zen Paraguay-n, eta mestizajea eta "raceamiento"a -jeinu espainolaren esentzia hori- mila zertzeladatan deskubritu dizu han ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.
Estatu Batuetan edo Europan ez dago mestizajerik, eta harreman zuzena dago auzo batekoa izatearen, azalaren kolorearen eta pobrezia ekonomikoaren artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Arrazismoa ukatu ere, mestizaje arrazialaren izenean egiten baita. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 266. orr.
Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin, eta horrek derrigortzen gaitu pentsatzera akaso ez dela egongo nazioez gaindiko nortasun delako hori, baina bai nazioen, herrialdeen, herrien, taldeen eta norbanakoen araberako nortasun mugagabeak. Berria - Kultura 2004-04-13
Zer egin daiteke mestizajea berdintasunezkoa izateko? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Integrazioaz baino, ez al litzateke egokiago mestizajeaz berba egitea? Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute; horren emaitza mestizajea izaten da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.
Kontuz, gero: generoek oro har, eta nobelak bereziki, mestizaje bezalako orotariko haizeei beren ateak zabaldu dizkieten orduko (ederra da gero!), otsoak sartu baitira eskortan, azeriak ere bai oilategian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.
Mestizaje kulturalak aurkikuntza handiak ekarri ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
"Yopará" espainolaren eta guaraniaren mestizajea linguistikoa da, arrunta nonbait solasean, teatro eta literaturan ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.
Janariak gu elikatzea helburu bakarra ez duenez, kultura desberdinetako elikagaiak nahasiko dituzte eta elikabide berriek, ezagun ez ditugun zaporeak eskainiz: mestizaiaren sukaldaritza sinkretikoa osatuko da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.
Fenomeno horrek hiru adarreko mugimendua sortaraziko du: tokian tokiko bereizgarritasun batzuen suntsiketa, elikadura-plegu berrien agerpena (mestizaia prozesuen ondorioz) eta hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.