Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutilak hotz eta motz begiratzen dio neskari, mespretxu eta tristeziaren arteko keinu bat duela ahoan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.
Bere buruaren mespretxua eta apaltasun egiazkoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.
Mespretxuak, nahigabeak, sufrimenduak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.
Pariseren mementoko ihardespen bakarra mespretxua da. Herria 2003-01-21
Mehatxu eta mespretxu. Herria 2004-02-26
Mespretxu hori maitasun bilakatuko delako nobelan zehar, ezkontzarekin amaitzeko noski. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 147. orr.
Hiritarren mespretxuak gorabehera, nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 18. orr.
Gure jarrerarekin arabarrei mespretxu egiten geniela. Berria - Harian 2006-02-22
Bere odoleko bastartarenganako mespretxua zeriola. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.
Italiaganako mespretxu horrek aita-amak eta gu guztiok ere hartzen bide gintuen, gure ohiturak eta gure bizitza osoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.
Mespretxua zion Alejandrori eta ia gorrotoa aitari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Gero nolako mespretxua nion erakusteko ttu egin nuen lurrera bere aurrean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.
Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.
Juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
"Bizkorragoa hintzela uste nian", esan zuen Ubanbek mespretxuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.
Izetak eta Haussonvillek mespretxuz begiratzen zioten eliz aldera zihoan jendetza hari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.
-Zeure buruaz arituko zara, Peaceful andrea- ihardetsi zion Mollyren amak, mespretxuzko irribarreaz muzin eginez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.
Kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.
Bere lagunarenganako mespretxu handia sentitzen hasi zen Julio Aracil. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.
Beren aurrekoen mespretxu bizi horrekin, mazedoniar enperadoreak Justinianoren Kodea berpizteko zereginean saiatu ziren. holako erranak salatzen du gure hizkuntzen kontrako mespretxu ikaragarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.
Prokuradoreak ere mespretxu izigarria agertu du, fermuki bainan baketsuki jokatzen diren gazte horier buruz. Herria 2004-01-15
Mespretxu berezi batez beztitzen da hor "poeta" hitza. Herria 2003-10-23
Gorroto sakon bat zen, sentitzen duenari baretasuna ematen dioten horietakoa, mespretxu epiko, harro bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Esperientziak iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.
Euskal Herriko sozialistak mespretxu totalaren tradizio horren heredero eta jarraitzaile suharrenak berak paratu dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.
Bitartean irain eta mespretxu hitzak esanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.
Urduri egongo da denbora guztian, eta samintasun, mespretxu, larritasun, laztura keinuz jarraituko ditu haien arteko hitza. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 96. orr.
Lisa ederrarekin topo egin eta haren mespretxu begirada itzuli zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.
Kristinaren mespretxu hotsa hiztegiko edozein hitz baino adierazgarriagoa izan zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.
-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Badirudi mespretxu ardatz bi daudela gure munduan: bata iparraldetik hegoalderantz doana, eta bestea mendebaldetik ekialderanzkoa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.
mespretxu egitea (3); mespretxu handia (5); mespretxu handiz (3); mespretxu hitzak (3); mespretxu ikaragarria (3); mespretxu keinu (4)
mespretxua adierazten (6); mespretxua besterik ez (3); mespretxua erakutsi (4); munduaren mespretxua (3)
mespretxuz begiratu (6); mespretxuz begiratzen (6)