Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edabe mesedegarri bat eman zidan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.
Elikagai kaltegarri eta mesedegarriez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.
Konkurrentziak prezioei buruzko lehiaketa mesedegarria sortzen du, eta zerbitzuen kalitatea hobetzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.
Ekintzarik nardagarrienak ere ez al du, bada, alderdi mesedegarriren bat izaten? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.
Erromatar bakea gizarte-giro mesedegarria gertatu zen Pauloren ondorengoentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Venezuela pairatzen ari den egoera ere ez da batere mesedegarria petrolioaren prezioa apaldu dadin. Berria - Ekonomia 2004-03-15
Ordena honetan, sinpleek ere berentzat mesedegarri bihurtzen dituzte jakintsuen balioak, ikusten baitute nola gizon argiak, munduan edonon goraipatuak izango liratekeenak, beraien mailara apaltzen diren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.
Zerga, «errenta txikientzat mesedegarri». Berria - Ekonomia 2004-04-02
Ez dago esaterik zein mesedegarri gertatu zitzaidan mututasuna. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.
Zertaz ari garen behar bezala ulertzeko, mesedegarri gerta dakiguke gogoan hartzea ahoskera zertan datzan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.
Horrelako silaba egituratze sendoari eusteko, mesedegarri da azentu ahula. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.
Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik. Elizen arteko biblia Lk 4,24
Hori mesedegarria baita bi alderdientzat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.
Antzerkian ez naiz horrelakoen zalea, baina politika kontu hauetan guztion mesedegarri izango litzatekeela iruditzen zait. Berria - Harian 2005-04-01
Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.
Ondoko sei urteetan ere, Miarritzerentzat mesedegarri izan nahi du, karguan jarraitzen badu. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Salatzailea bera ere erruduna bada, ez du lekurik iritzi publikoaren aurrean; ez bada, delitua mesedegarri du, A-ren abstentzioak B-ren botoari pisu handiagoa ematen baitio. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.
mesedegarri izan (9); mesedegarri izango (6); mesedegarri izaten (3)
mesedegarria da (17); mesedegarria izan (10); mesedegarria izango (8); oso mesedegarria (5)